“Maitatu zure hizkuntza”

maiatza 28, 2012 @


patricia ryan

Hala eskatzen digu bideo honetan Patricia Ryan irakasleak. Sortzez Ingalaterrakoa bada ere, azken 30-40 urteetan ingeles irakasle aritu da arabiar golkoko zenbait herrialdetan. Egun, Dubaiko Zayed unibertsitatean ari da lanean, eta Zuzenbidean master bat ikasten ari du. TED ekimenaren eskutik, hizkuntzen galeraz eta ingelesaren negozio izugarriaz mintzo zaigu, hainbat galderei buruz pentsarazteko: bada loturarik bi gertakari horien artean? Ez al dugu guk geuk ingelesaren globalizazio prozesua elikatzen? Hizkuntza aniztasuna eta horrek dakarren kultura aberastasuna galtzeko prest al gaude? Azken galdera horri irakurleak ezetz erantzunen liokeela badakigu, baina, noraino da kontzientea ingelesari ematen diogun bultzada eta indarra?

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=LUevQvIFK_0&feature=youtu.be]