Eskuma eskumaren aurka

abendua 4, 2014 @


rLT2y7V2_400x400

Azaroaren 15a da. Wundersiedel herrian gaude, Frankonia Garaian. Urtero bezala, neonaziak martxa bat egitera etorri dira, horrela izan baita azken 25 urteetan gutxienez. Baina aurten bertako herritarrek dinamika berri bat jarri dute martxan, Rechts gegen Rechts (eskuma eskumaren aurka) ekimena. Naziek ezer jakin gabe, martxa ongintza-lasterketa bihurtu dute. Eta, beraz, naziek egindako metro bakoitzagatik 10€ irabazi dituzte eskumako eszena uzten laguntzeko programa batentzako, EXIT Deutschland. Aldez aurretik, hainbat kolektibok, erakundek, GKEk eta norbanakok dirua jarri zuten ekintza gauzatu ahal izateko. 15.28an amaitu da martxa neofaxista; naziek 1000 metro egin dituztenez, 10.000€ batu dituzte EXIT Deutschland erakundeak lan egiten jarraitu ahal izateko.

Ekimen xelebre honi buruzko informazio gehiago irakurri nahi baduzue, Rechts gegen Rechts taldeak webgunea ireki berri du (alemanez eta ingelesez): http://www.rechts-gegen-rechts.de/

Momentuz, neonazien martxei aurre egiteko modu berezi honi buruzko bideoarekin uzten zaituztet. On egin!