Browsing Category »Ikus-entzunezkoak«

Autoreak plazara: Slavoj Žižek

abendua 19, 2012

Azken urteotan izugarrizko sona hartu du esloveniar filosofo eta teorialari honek, onerako zein txarrerako. Slavoj Žižekek hainbat arlo landu ditu, baina bereziki ikertu du hegelianismoa, marxismoa eta Lacanen psikoanalisia, wikipediak dioskunez. Aski konplexuak diren teoriak “guztion” eskura jartzen ditu ezin geldirik egon horregatik edonor urduri jartzeko gai den filosofoak. Ikerlaria eta irakasle badabil ere, azken […]

Charles Bukowski Zintak

abendua 10, 2012

eta guztiek zioten: “Chinaski, Chinaski, zinez gizon handia haiz…” Soilik mitozaleentzat (edo batez ere). Charles Bukowski (Alemania, 1920 – AEB, 1994) autore eta poeta estatubatuar aski ezaguna, Kalifornia horailaren alde ilunenak zorrozki deskribatu zituena; alkoholikoa, jokalaria, misantropoa. Euskaraz irakurri dizkiogu hainbat: (argitaraturikoak aipatzearren) Mikel Olanoren eskutik Infernuko hesteetan (Elkar, 2008) eta Satanen seme (Elkar, 2007) […]

Schwarzfahrer – Pepe Danquart

urria 11, 2012

Kontuan hartuta 1) ipodaren kablea batek-daki-non utzi nuenez gailu gajoak azken hiru hilabeteotan bateria usaindu ere ez duela egin eta 2) garraio publikoko zenbait txoferrek Death Proof-eko hiltzailea direla sinetsita hartzen dituztela gure errepide lau zein malkartsuetako bihurguneak (eta ez dut izenik esan nahi baina batez ere etxe batekoak izaten dira eta nago zuetako askok […]

Orson Welles euskaldunen lurraldean: 6. zatia

iraila 10, 2012

Heldu gara Orson Wellesen dokumentalaren azken zatira! Estatubatuarrak, pilotaz gain, noski, ospakizuna, kantuak eta fandagoa dakarzkigu, bai, folklorea berriz. Alta, oraingoan hizpide ditu, baita ere, nazioak banatzen dituzten mugak, eta horiek sortzen dituzten jarrerak. Norbaitek euskalduntasun dosi bat behar badu, hemen aukera. Irudiak bereziki ederrak dira. Hasieran azkartxo mintzatzen bada ere, ondoren abiadura moteltzen du. […]

Orson Welles euskaldunen lurraldean: 5. zatia

abuztua 29, 2012

Welles eta euskaldunak saileko azken aurreneko zatian, pilotaren inguruan ibiliko gara beste behin, eta zenbait pasadizo xelebre aditzeko aukera izango dugu. Bestalde, fandangoa eta musika ere lagun izango ditugu. On egin!

Chimamanda Adichie: Istorio bakarraren arriskua

abuztua 16, 2012

Asteari azken bultzadatxoa emateko hona Chimamanda Adichie (Abba, Nigeria, 1977) idazleak Oxforden (Ingalaterra) 2009an emandako hitzaldia, istorio bakarraren eta estereotipoen arriskuen inguruan. Adichiek medikuntza ikasketak hasi zituen Nigeriako unibertsitatean baina 19 urterekin AEBetara joan zen, non politika, komunikazioa eta idazketa sortzaileko ikasketak buru baitzituen hainbat unibertsitatetan, hala nola John Hopkins edo Yalen.  2003an lehendabiziko eleberria […]

Orson Welles euskaldunen lurraldean: 4. zatia

abuztua 7, 2012

Udan itzultzen ari garen Orson Wellesen dokumentalaren 4. zatia duzue hau. Pilota jokoaren ingurukoa da, hasi eta buka; edo Wellesek jakin-min bizia zuen jokoaren inguruan edo dokumentala osatzeko aski materialik ez zuen. Kontrabandistak ere aipatzen ditu, eta iparraldeko orduko ekonomiaren sustatzailerik garrantzitsuenak zirela dio. Ikustekoa da, garaiko irudiez gainera, apaiza sotanarekin pilotan. Oraingoan ere Chris […]

Orson Welles euskaldunen lurraldean: 3. zatia

uztaila 16, 2012

Orson Wellesen dokumentalaren hirugarren zati honetan, Lael Tucker idazlearekin hasitako elkarrizketa nola burutu zen ikusiko dugu eta baita ere, gudako hainbat pasadizoren berri emango zaigu. Euskaldunon kuraia laudatzen den aldetik, bideo ezin aproposagoa da astelehen gazi-gozo honetarako. On egin!

Orson Welles euskaldunen lurraldean: 2. zatia

uztaila 4, 2012

Ekainaren hasieran lehenengo zatiaren deskribapenean esan bezala, uda sasoian jarriko ditugu Orson Wellesek eginiko dokumental honetako 6 zatiak euskaraz. Kutsu esentzialista gorabehera, interesgarri deritzegu orain 60 urte inguruko testigantza eta ikuspuntuei. Bigarren zati honetan Lael Tucker idazlearekin mintzo da Welles, euskarari, hezkuntzari eta garapenari buruz, besteak beste. On egin!

Orson Welles euskaldunen lurraldean: 1. zatia

ekaina 7, 2012

Sustatu atalari esker izan genuen Orson Welles zinemagile estatubatuarrak Euskal Herrian filmatutako dokumentalaren berri. Izan ere, 1955ean BBC kate britainiarrak Wellesi eskatu zion nolabaiteko bidai dokumental sorta bat egin zezan, Around the World with Orson Welles (Munduan zehar Orson Wellesekin) deituko zutena. Interesgarria, edo gutxienez kuriosoa iritzi genion lanari, eta gurera ekartzea deliberatu dugu. Hori […]