Browsing Category »Ikus-entzunezkoak«

“Maitatu zure hizkuntza”

maiatza 28, 2012

Hala eskatzen digu bideo honetan Patricia Ryan irakasleak. Sortzez Ingalaterrakoa bada ere, azken 30-40 urteetan ingeles irakasle aritu da arabiar golkoko zenbait herrialdetan. Egun, Dubaiko Zayed unibertsitatean ari da lanean, eta Zuzenbidean master bat ikasten ari du. TED ekimenaren eskutik, hizkuntzen galeraz eta ingelesaren negozio izugarriaz mintzo zaigu, hainbat galderei buruz pentsarazteko: bada loturarik bi […]

Guillermo Gómez-Peña: Bihotzerre apur bat

apirila 2, 2012

Amorrua emankorki  eta eraginkorki bideratzeaz mintzatu gara duela gutxi, haserrea  indar bilakatzeaz. Ziadahren ostean, beste adibide bat ekarri nahi izan dugu: Guillermo Gómez-Peña, frustrazioa eta bihotzerrea umore tantotan bustitzen eta  jalapeño minekin laguntzen dituena. Performance labur parea eta aldarrikapen poetiko bat euskaratu ditugu, ahoa bete bilis esnatzen garen astelehen tetriko horiei aurre egiteko aproposak. On […]

Vincent – Tim Burton

martxoa 17, 2012

Tim Burtonen hastapenetako altxortxo batekin gatoz oraingoan, Vincent izeneko 1982ko film laburrarekin, hain zuzen. Filmeko protagonista 7 urteko mutiko bat da, Edgar Allan Poeren literatura eta Vincent Price aktorea gustuko dituena. Lanaren oinarria Burtonek berak idatzitako poematxo bat da. Hona film laburra azpidatziekin eta poemaren itzulpena, noiz edo noiz Vincenten moduan sentitu diren guztientzat. Eskerrik beroenak Arrate […]

Rafeef Ziadah: indar hunkigarria

martxoa 16, 2012

Rafeef Ziadah ekintzaile eta poeta palestinarraren errezitaldi batekin gatoz oraingoan, euskarazko azpidatziekin. Ingelesez ulertzen ez dutenentzat ere soinua pizturik entzutea gomendatzen dugu, indar ikaragarria baitu. Orain gutxi Argiak autore beraren beste poema bati jarri zizkion azpidatziak: http://www.argia.com/multimedia/bideoa/bizitza-irakasten-dugu-jauna. Zein baino zein hunkigarriagoa. [youtube=http://www.youtube.com/watch?v=cnqd0dfuP6w]

Sautrela 2011.04.16

urtarrila 21, 2012

Hasier Etxeberriaren elkarrizketa Bakartxo Arrizabalaga EIZIEko presidenteari. Bakartxo Arrizabalaga

Itzultzaileak eta Zuzentzaileak, nor bere egunarekin

urtarrila 18, 2012

EIZIEk 2010eko Itzultzailearen egunerako kaleratu zuen bideoa dugu hau. Era berean, iazko Zuzentzailearen egunerako Iñigo Roquek idatzi zuen eta haren blogetik lapurtu dugun testua dakargu.