Browsing Tag »Literaturia«

Kale gorria gutxitan izan da hain goxoa

ekaina 3, 2013

Eta hain gertukoa. Hori nabarmendu zuten, batez ere, atzo Larrabetzuko Literaturia jaialdian batu zirenek: harremanaren hurbiltasuna, eta alde guztietakoekin berba egiteko erraztasuna. Goizean goiz eguraldiak abegitsu izateko motiborik ez zuen ematen, baina hori ez da berria, eta kale nagusiko izkinako taberna txikian larunbatekoak aletu ondoren 11:00etan hurbildu ginen Anguleri Kultur Etxera, eguneko lehenbiziko lanei ekitera. […]

LITERATURIA: zugandik hain hurbil, urrun!

ekaina 4, 2012

Igandea. Goizeko hamarrak. Literaturia. Zortea izan genuen eta bi autobus eta metroa besterik ez genituen hartu behar izan atzoko egunaz gozatzeko. Baina kasu, Larrabetzu ez dago urrun, besteok omen Larrabetzutik urrun. EIZIEren eskutik mahai-ingurua egin zuten Angulerin, “Idazlearen eta irakurlearen artean, itzultzailearen itzala” izenpean. Elkarteko kide Miren Ibarluzearen gidaritzapean, Xabier Mendiguren Elizegi editoreak, Iban Zaldua […]