Browsing Tag »Pasazaite«

Droga latza

iraila 8, 2014

(Autorearen irudia: Pelu Vidal) Droga latza [Irailaren 6ko alean Ortzadar kultur gehigarrian argitaratutako kritika]. Partitura gainaldeetan jartzen diren adagio, staccato eta bestelako tempo-markatzaileei zor diete izenburua post-it bizitza hauexek, doinuen presentzia ezin ukatuzkoa baita Iolanda Zúñigaren narrazio-bilduma Iñigo Roquek Pasazaiteren eskutik berriki euskaratuan, Idurre Eskisabelen hitzaurrearekin; eskaintzan bertan irakurtzen baitugu “bizitzen iraunarazle, euskarri eta gidari” dela musika. […]

Benetako familia-mina

azaroa 4, 2013

Izenburua: Muskuiluak afaltzeko (Das Muschelessen) Autorea: Birgit Vanderbeke Itzultzailea: Ainhoa Irazustabarrena Argitalpena: Pasazaite, 2013   Lau kilo muskuilu eta lau kideko familia herren bat. Hori da liburuko agertokia, eta ez da aunitz aldatzen, liburu osoa zipriztintzen baitute erdirako nazkagarri bihurtu diren muskuiluek eta agertzen ez den aitarik gabeko (hobe) familiaren nondik norakoek. Narratzaile gazte baten […]

Krisian ere, harribitxiak

azaroa 19, 2012

Ate joka dugu argitaletxeentzako urteko datarik garrantzitsuena den hori, eta uste dugu aurtengoa erabakigarria ere izanen dela krisiak kolpekatutako argitaletxe eta egitasmo apalentzat. Guk, elearazin, ez dugu aunitz berezirik eginen 47. Durangoko Azokaren harira, baina ezin bazter utzi. Ez dugu aireratzen den oro-da-eder-guztiok-gara-lagun giroa salatuko, ezta ebentoaren aldeak arakatuko ere, milaka hitz entzun baititugu dagoeneko […]