elearazi » zirtak

Zeu ere izan zaitezke aliatu
Irudia: Stonewalleko protestak, 1969an

Artikulu hau Argia aldizkariko Zirtak sailean argitaratu nuen estreina,  urtarrilaren 25eko alean

Zeu ere izan zaitezke aliatu

Urte berriari hasiera eman genionetik bizpahiru aste pasa diren honetan, eta argi geratu zaizun honetan, berriro ere, temati saiatu ezean, nekez beteko dituzula abenduaren 31n zeure buruari ezarritako helburu horiek guztiak; azken batean data arbitrarioa delako (nolabait neurtu behar baitugu denboraren igaroa), eta erlatiboa, eta hortaz egutegia mudatzearen ekintza ez zaizulako burdin goriaren bortiztasunarekin markatu bihotzean, hala nola trabatzen diren urdailean epifaniak, bidegabekeriak zenbait bidaia eta maitatu izan dituzunen agurra, zure usadioak edo sinesmenak edo birbideratu nahi zenukeen dena delakoa benetan eta derrepentean aldarazteraino (nahiz eta horrek ere diziplina eta buru gogorra eskatzen dituen, gero, egunero); okasio honetan, hain zuzen ere, baliatu nahi nuke zutabe hau geure buruei laguntzeko, besterik ez bada, urte hasierako helburu horietako bat behintzat mamitzen.

Aliatua izateko xede dohatsuaz ari naiz, jakina, aliatua izatea ulertuta modu honetantxe: talde baztertu bateko kideen eskubide-berdintasunaren alde borrokatzen dena, talde baztertu horretako parte ez izanda ere. Adibide batzuekin labur adieraztearren: ni bezalako cis-emakume bat transen alde, ni bezala hemen jaiotako bat paperik ez duen auzoaren alde, zu bezalako aita jator bat ni bezalako neskagazteen alde. Eta abar. Izan ere, Franchesca Ramsey bideoblogariari esker iritsi zaizkit aliatua izateko bost aholku ezinago erabilgarri, eta azpidatzigintzan alfer nabilenez azkenaldi hurbilean baina eskuzabaltasunaren sukar betean natzanez oraindik ere, euskaratu egin ditut, laburtu; funtsean, hitzezko formatu honetara egokitu.

Etxe bat eraikitzearekin konparatzen du kontua Ramseyk: adiskideari lagun egin nahi diozu bere txokoa muntatzen, baina (kasu baterako) igeltseroen jardunaz den mendrena ere ez dakizularik, zimenduak ondo izorra ditzakezu, zeure asmo onenenekin kargatuta ere.

Hortaz, hasteko, 1) jabetu zaitez zeure pribilegioez; eta ez dezazula hitza gaizki uler, pribilegioak edukitzeak ez baitu esan nahi ez duzunik sekula sufritu, ezta ez zarenik sekula borrokatu zerbait lortzeko edo dena emanda jaso duzula ere, ezpada zein zaren dela-eta, ez duzula gauza batzuei buruz sekula pentsatu behar izan, zeure jatorriagatik (adibidez) ez direlako sekula arazotsuak gertatu.

Gero, 2) entzun, eta egin etxeko lanak. Adiskidearen ahotsa entzuteko prest egon behar duzu ikasiko baduzu; gaur egun, sareen bidez, zientoka dira aukerak: aditu, irakurri, galdetu eta egin etxeko lanak sustatu nahi dituzun gai horien berri xehe eta zehatzagoa izateko.

Ondoren, 3) salatu, baina ez dezazula tapatu adiskidearen ahoa. Aliatuaren lana da laguntza ematea, dauzkan pribilegioak erabiltzea beste batzuen kontzientziak iratzartzeko, baina sekula ez adiskidearen ahotsaren gainetik goratuz berea.

Jarraian, 4) jakin noiz edo noiz erratuko zarela, eta eskatu barkamena aldiro. Gauzak desikastea prozesu bat da, bizitza osorakoa eta sarritan zaila, labainak dira lurraldeak, eta aise irristatuko zara. Gogoan izan gakoa ez dela zure asmoa, alegia, asmo onez egin duzun irrist, ezpada eragina, alegia irristatzean zerbait hautsi duzula; beraz, kargu hartzen dizutenean, atzera ere, arretaz entzun, hausnar egin, barkamena eskatu, eta aurrera.

Eta, amaitzeko, guztietan garrantzitsuena, zalantza-izpirik gabe: 5) aliatua zarela esatea baino, aliatua izatea da kontua. Ez da hitz egitea ezpada ekitea, aipatutako lau pauso horiek egunero-egunero egitea.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=_dg86g-QlM0]

Ni banoa
Irudia: Iazko Azokako kartela, Itziar Okariz artistak egina.

Artikulu hau Argia aldizkariko Zirtak sailean argitaratu nuen estreina,  abenduaren 7ko alean.

Ni banoa

Ez naiz saiatu ere egingo. Iskin egiten. Gaiari. GAIARI. Ebentoari. Munstroari. Eta, hortaz, nire pendulu-izaera onartu, eta kontua ez ebitatzetik harago, erdigunera ekarriko dut euskal kultura delako hori zentro bilakatzen den garaia. Albistegien ardatz, gaztelaniazkoena ere, @aranagoiri-ren bertxiokatze kanpaina masibo eta batzuetan beldurgarri (jendeak botatzen dituenak ikusita) horietako baten merezidun (#kilolitroetan egin zuenaren ildotik)… Durangoko Azokaz ari naiz, noski.

Beste lurralde batzuetan barrena ibiltzeko asmoz nenbilen, baina ordenagailuaren aurrean ipintzerako, edo, ordenagailuaren aurrean ematen ditudan ordu luzeetako puska bat honen idazketari eskaintzerako, beste norbaitek jada esanak zituen nik esan asmo nituenak; gainera, eta larriagoa dena, nik erabili asmo nituen erreferentzia berberez baliatu zen nik idatzi asmo nuena azkenean kaleratu zuena, eta horrekin bai akabo: zein naiz ni aipamenik gabe? Orduan, mirari baten antzera jazo zitzaidan, jaso nuen email hura: Azokaren atariko alean argitaratzekoa zen, hain justu ere, nire Zirta.

Aitzakia tematikoari heldu behar nion, bai ala bai. Dena dela, arrazoiren bat behar nuen hautu hain ez-originala zuritzeko, bazeudelako okasioa kudeatzeko bestelako moduak ere; adibidez, besterik gabe, kasu zipitzik ez egitea, edo, bestela, plaza ezezagunagoei buruz jardutea, esaterako BALA Bilboko Arte Liburuen Azokari buruz (abenduaren 11tik 14ra arte-liburuak, fanzineak, tailerrak eta kontzertuak), edo Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministez (Ondarroan, abenduaren 13an, mintzaldiak eta hausnarketak). Azkenean, hizpidea berez nahiko estandarra zenez, erabaki nuen, alderdi formala irauli ordez, edukia eta forma banaezinak izatearen kontu hori probestu eta artikulua erabat tradizional eta aurreikusgarriki planteatzea, alegia, hitzorduari hutsik ez egiteko arrazoiak ematea, honako galdera ezin tipikoagoa abiapuntu: zergatik demontre joan beharko luke idazle-gai batek Durangora, neskagazte bat izanda?

Bada, hasi eta buka, literatur jendea bene-benetan ezagutzeko aukera izango duelako. Eta ez beti aipatzen den topiko hori dela-eta, hots, standean liburuak sinatzen/saltzen egongo direnez eurekin aurrez aurre hizketalditxoa egiteko paradarengatik, ezpada Durango delako euskarazko literaturlari gehienak zinez garrantzitsuak izango balira bezala tratatuak izaten diren okasio bakarrenetakoa, gainontzean okindegira edo sendagilearengana joaten direnean, edo nortasun agiria erakutsi behar izaten diotenean bulego ofizialetako langileei, ez baitute sekula errekonozimenduzko bekain-altxaldi edo hitzik aditzen, eta hiruzpalau egunetako aitortza durangarrak, euren tribu-kideez inguratuta, zuzenean jotzen baitie ego minduan, sorbaldak zuzenarazten dizkie eta solasaren kontinentzia laxatzen, batez ere basoa eskutan dutela harrapatzen baditu gure balizko neskagazte idazlegaiak.

Bai, Azoka abagune aparta izango da neskagazte letretan hasiberriarentzat, badaezpada despistatuta bazebilen eta kontrakoa sinesten bazuen, egiaztatzeko literatoen elitea ere gizonez eta gizonki osatuta dagoela funtsean. Aukera itzela, halaber, trapu zaharren batzuk batzeko eta, ondoren, horiekin norbaiti xantaia egiteko, edo, bestela, egon ere badauden konplizeekin elkartuta, euskal literaturaren munduko konbentzioak, hipokresia eta makillatutako matxismoa lau haizetara salatzeko. Pikutara bidaltzeko.

Barkatu, Amaia
Artikulu hau Argia aldizkariko Zirtak sailean argitaratu nuen estreina, urriaren 26ko alean.

Barkatu, Amaia

Baldin eta atarikoetan ohikoa edo behintzat itxura onekoa bada nork bere idazketaren nondik norakoak zedarritzea gutxi gorabehera, edo behin hasita handinahiki egin nahi izatekotan, nork bere planteamendu estetikoa/literarioa/dena delakoa aurkeztea, berdin da oso hastapenetako tipikoa nork bere erreferentziak omentzea eta izen-abizenez aipatzea, eta hementxe nator, beraz, markatutako bideen zale ere banaizen heinean.

Gaurko honetan hitz-multzotxo bat hainbeste eman digun poetari, gehi gogoetaxka orokorrago bat aldareratzen ditugun heroi horietaz eta zehatzago aldareratzen ditugun arte pertsonak baino ez ziren horiei aldareratzean bizkarreratzen diegun zamaz, alegia, geure espektatibak betetzearena, geure bertsio hobeago ausartago ederrago bat gorpuztearena, sarritan geuk egokitu dizkiegun printzipio batzuei irmoki eutsi beharrarena. Egin izan dudanez sarritan eta zuri ere garai batean egin nizunez, esan behar dizut Amaia, publikoki esan ere: barkatu, Amaia.

Itxaropen printzak badauden arren baten batzuk, oro har, zenbait klasikori barra-barra erasaten dien gaitzak jota, nahiko modu axalekoan ezagutzen dugu, kolektiboki, Amaia Lasaren lana, argitaratu eta berrogei urte pasata oraindik ere manifestazioetako lelo gisa erabil genitzakeen (eta bide batez genero hori azalberritu) bere poemetatik hiruzpalau baino ez dakizkigu buruz, bat bera ere ez dugu aitaren etxea bezain burdinez markatuta.

Itxaropen printzekin hasi naiz, baina, eta niri Josune Muñozen bitartez iritsi zitzaizkidan, iazko abenduan Bilboko Alondegian Literatura Eskolak antolatutako saioan. Ikasi nuen Lasaren askatasun egarria ez zela soilik jainko guztiak ukatzea, bazela halaber lorea baztertzea, inoren eskutan ez zimeltzeko. Eta, hala ere, nire erreakzio primarioena salataria izan zen, gizarteari, akademiari: zergatik ez zegoen aldarrikatuago, zergatik ez presenteago; eta era berean haserrezkoa, autorearekin: zergatik hain liburu gutxi, zergatik Nikaraguara alde hemen hainbeste behar zintugunean, zergatik Amaia, zenbat feminista erraietako genituzke dagoeneko.

Denbora pasata, bulkadak baretuxeago, atzera itzuli zitzaidan zapore mingots bat eztarrira, nik neuk behiala ebakitako aurpegiratze-doinu gaiztotu hori parez pare egokitu zitzaidanean Kathleen Hannah abeslari eta riot grrrl mugimenduaren sortzaile nagusietako bati buruzko The Punk Singer dokumentalean (2013, Sini Anderson). Izan ere, Hannah-k musika egiteari utzi zion garaiaz diharduela, zaleetako bati abandonu-sentipena hain dario ozen eta patetiko. Hain bidegabe, funtsean. Miresten ditugunek, miresten ditugun arren, ez baitigute ezer zor.

Bukatu aurretik, zorrez ari naizenez, dena estu lotuta eta zirkularki amaitzeko gustuko dudan moduan, izenburua aukeratzerakoan neuk ere kontuan izan dudan M-en beste abesti horri bi hitz, harira ez datorrela irudi dezakeen eta seguru asko karaktere gehiago mereziko lituzkeen arren: aldareratutakoei exijitzen dieguna ez ote den gurasoei baina batez ere Amari galdatzen diogunaren antzekoa, zilbor-hestea mozteaz ari garenean ez ote diegun seme-alabok lasaiegi eskatzen bake sainduan utz gaitzala, soilik ondo datorkigunean haatik, geuk geure pribilegioei uko egiteko asmorik gabe: gaixo gaudenetan zopa, eta baldintzarik gabekotasuna beti, besteak beste.

Hortaz, bada, barkatu, Amaia, eta, batez ere, eskerrik asko, Amaia, ezer zor ez zenigun arren hain eskuzabalki eman diguzun guztiagatik.

Atarikoa
Irudia: Vivian Maier

Artikulu hau Argia aldizkariko Zirtak sailean argitaratu nuen estreina, irailaren 14ko alean.

Atarikoa

Selfie dei niezaioke halaber estreinako zirtako honi, hitz horrek eraman ninduen-eta bestela gogoan solte eta konpromisorik gabe zebilzkidan zenbait ideia, erreferentzia eta burutazio teilatu kontzeptual beraren pean ohaidetzera. Azkenean, dena dela, erabaki nuen ezetz, ez bainuen neure burua katramilatu nahi, noizean behin kaiolatik kanpo aske uzten dudan piztia puretaren kezkekin (soilik zeharka aipatzea da niretzat ez katramilatzea): matrakari ekin beharko nioke euskarazko baliokide bat topatzeko? Bortxatuegia, akaso? Baina ez al da gehiena artifiziala? Bestetik, selfie fenomenoa ez ote doa harago; jendeak ez ote du selfiea horren grinatsu onartu ez ezik besarkatu errepresentatzen duelako Ellen DeGeneresek Oscarren sari-banaketan egin zuena, beste hagin zuridun horiekin denekin? Izan ere, ez al ziren protoselfieak ere komun domestikoetan mugikorra ikusgai egiten zituzten haiek, hainbeste deabrutu ditugun txoniek? Eta zergatik sortu dute ingeles hiztunek usfie bezalako munstro bat, eurengan nuen fede linguistikoari traizio eginez?

Selfieak nire bizitzan agertu zirentsuan topatu nuen Jo Spence argazkilari ingelesa, Sant Jordi garaitsuan izan zen eta salmenta (prezioetan herrikoi) bat egin zuten Macba museoko dendan. Iaz aholku baliagarriren bat eman zidaten hiruzpalau irakasleen arteko sinpatikoenak esana bueltaka nerabilen kaskoan: irakur genitzala gure bidera ateratako liburu estrainioenak. Horrela eraman nuen Spencei buruzkoa poltsan. Portadan artista bera azaltzen da, begirada deskribatzeko nahiko zail batekin, etsipenaren eta duintasunaren artean kokatuko nuke nik; ilea atzean lotuta, izara moduko batekin jantzita dutxa ostean toallak gorputzari atontzen dizkiogun gisan, bularren bueltan eta goialdea biluzik; ezker lepauztaiaren azpian X bat errotulagailu beltzez.

Macban egin zuten erakusketa bateko katalogo nahiko osotua da, Jorge Ribalta kuradorearen hitzaurrexkarekin. 60-70-80 hamarkadetako argazkigintza postmodernoaren mugimenduan sartzen du Ribaltak Spence, errepresentazio zapaltzailearen gatazkaz eta ondorioz auto-errepresentazioaren aldeko hautuaz esaten dituenak interesatu zitzaizkidan gehien. Alegia, (motzean eta kimatuta) Spence deseroso sentiarazten zuela erretratugilearen (subjektu) eta erretratatuaren (objektu) arteko jauziak; langileei buruzko dokumentalen filmaketa moduek, kasu, ez ote zituzten, hain justu, salatu nahi zituzten desorekak erreproduzitzen? Spencek erabaki zuen kameraren aurrean eta atzean egotea, bere errepresentazioaren jabe izatea.

Adibideak ez dira gutxi (sorkuntzarako nork bere burua erabiltzea da hemen lotura, azken buruan), argazkilarien artean Cindy Sherman, Claude Cahun,  baita Vivian Maier ere aipa litezke; filosofoei helduta nahiko zabaldua dago Sigmund Freuden zenbait ideiak Sigmund txikia bera esplikatzen dutela orobat; performance-egileekin oso ukigarriki ikus dezakegu Regina José Galindo hozkailuan edo Itziar Okariz publikoki txiza egiten. Eta, noski, artisten artean Frida Kahlo auto-erretratuen erreginetako batek esan omen zuen bere burua margotzen zuela etengabe horixe zelako hobetoen ezagutzen zuen gauza.

Ni-ismoa hartzen dugu ahotan ñabardura negatiboz tantaka, besteenganako interes faltaren adierazgarri bailitzan, baina norberarenetik kritikoki abiatzea ez ote da besteak modu eurentzat alienantean ez eraikitzeko (alegia, Bestea ez eraikitzeko) alternatiba egingarrietarik bat?