Browsing Month »martxoa, 2013«

Arraroak

martxoa 28, 2013

(Irudian Coco Riot artistaren Genderpoo lana). Min joan da martxoa. Udaberriak ez du bizitza berririk ekarri, lore bakan batzuk asko jota zenbait zuhaitzen apaingarri gisa; ez du aurrekoarekin errotik hautsi, negutik herrestan genekartzan aje eta inertziek gurekin iraungo dutela dirudi azken egunotako gertakariak ikusita. Martxoaren zortzia indar xut bat izan zen, azazkaletaraino iritsi zitzaiguna baina […]

Euskal labelaren atzeko literatura

martxoa 20, 2013

Nerea Eizagirreren kolaborazio batekin gatoz oraingoan. Literaturaren, eta, zehazki, horri euskal etiketa gehitzerakoan esan nahi denaren eta horrek ekar ditzakeen buruhausteen inguruan mintzatu zaigu. Zumaiarra da Nerea, eta orain Bartzelonan dago, Literaturaren teoria eta literatura konparatua ikasten. Espero dugu aurrerantzean maizago izanen dugula bere berri. On egin!   Literatura hitzaren esanahia gaur egun nahiko argi […]

Migrazioak

martxoa 18, 2013

Lau urte daramatza Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak herriko beste hainbat elkarte eta eragilerekin batera Zilar Astea antolatzen, gai zehatz bat ardatz hartuta euskal kulturgintzak horren inguruan eman duen uzta aletzen eta bultzatzen, diziplinarteko elkarlanaren bitartez. 2010ean Joseba Sarrionandia idazle iurretarraren inguruan estreinatu zutenetik bertatik, Literatura Eskolak urtero hartu du parte egitarauan eta aurtengoan ere ez […]

Ironiaz

martxoa 17, 2013

Berriako Hirudia ataleko zortzigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Literatur kritiketan eta liburu-aurkezpenen kroniketan usu aipatzen dute kazetariek, autoreak esana ala haiek ondorioztatua, liburuak kontaketa ironikoa duela edo idazleak ironiaz landu duela gaia, zeinahi dela ere. Bilaketa azkar eta ez oso profesional batek erakusten digu gurean […]

Old Crow Medicine Show

martxoa 15, 2013

Astea ongi bukatzeko eta astebururako prestatzeko, Old Crow Medicine Show talde amerikanuaren Wagon Wheel edo Gurdi-gurpila euskaratu dugu. Taldekideak New Yorkeko karriketan hasi ziren jotzen, eta handik Kanadara jo zuten, nekaezin beti. Bide horretan, taldea ezagutarazteaz gainera, arrakasta hasi ziren lortzen, baina oso ttanttaka. Atzera Ipar Karolinan zeudela, farmazia baten parean jotzen, handik pasatzen zen […]

Nina Simone

martxoa 14, 2013

Nina Simone, pasaporteko izenez Eunice Kathleen Waymon (AEB, 1933 – Frantzia, 2003)  kasik aurkezpenik behar ez duen musikari aparta; pianojolea, abeslaria eta konpositorea, AEBetako beltzen eskubide zibilen aldeko borrokalari nekaezina. “Soularen abade gorena” izendatuak txiki-txikitatik agertu zuen musikarako dohain aparta, hiru urterekin pianoa jotzeko gai zen. AEBetako musika eskola handienetan sartzen saiatu zen, Filadelfian zein […]

Musica Nuda

martxoa 13, 2013

Atzoko musikari frantsesetatik Italiara eginen dugu salto, Musica Nuda taldearekin. Petra Magoniren ahotsa erraz bezain ederki doitzen zaio Ferruccio Spinettiren kontrabaxuari. Beste talde batzuekin eta nor bere kasa aritu bada ere, 2003an elkar ezagutu zutenetik bide berean ari dira. Bikoteak jazz estilo berezi bat ematen die askotariko abesti klasiko/tradizionalei, eta hamaika talderen kantuak bertsiotu dituzte, […]

ZAZ

martxoa 12, 2013

Ospakizunetarako ezinbestekoa da musika. Hortaz, urteurrena dela-eta, belarriak goxatzeko moduko lau kantu azpidatzi ditugu, gaurtik hasita ostiralera arte goizak piztu ditzaten. Lehenengoa Zaz frantziarraren bat dugu, “Je veux” (Nahi dut) bere abesti ezagunena hain zuzen, azkenaldiko terminologian biraltzat hartu daitekeen bertsio batean. L’express kateak grabatutakoa da. Gehiegi luzatu gabe, gozatu eta eguerdi on! [youtube=http://www.youtube.com/watch?v=oih-CrwuYDU]

Idazleak mintzo: Eider Rodriguez

martxoa 11, 2013

Urte bat bete du elearazi atariak. Hori dela eta, aste ezohikoa prestatu dugu, egunero jarriko baitugu post bat; hori bai, asteburuan jai, elearaziko kideek ere lana ez den bestelako ospakizun moduak ezagutzen baitituzte. 2012ko martxoaren 11n ekin genion zorakeria honi, eta, bitxia bada ere, zorakeria elikatzen segitu nahi dugu. Gaizki eginikoetatik ikasi eta ongi eginikoei […]

Ikusezinei eta ikusgarri egiten zituenari

martxoa 6, 2013

Hau da Hugo Chavezi egiten diogun omenaldi xumea. Eduardo Galeanok 2004an, Italian, eman zuen hitzaldi baten pasarte bat ekarri nahi izan dugu hona, hain zuzen, Venezuelari eta komunikabideen manipulazioari buruz mintzo dena (inork gaztelaniazko hitzaldia ikusi nahi badu, youtuben du entzungai). Hitz egiatiak dira, bihotzetik ateratakoak, zintzoak eta aldarrikatzaileak. Bat egiten dugu hitz horiekin, bat […]