Browsing Month »abendua, 2014«

Marrazoak pertsona

abendua 29, 2014

Orain dela bi aste Leipzigeko IALT institutuak Etxeparerekin elkarlanean Arestiri buruzko jardunaldi tematikoak antolatu zituen. Bertan Arestiren obra aztertzeaz gain, hainbat kontu interesgarri landu ziren: idazle galegoekin zein katalanekin izan zuen harremana eta poesia soziala, besteak beste. 50 urte pasa dira Harri eta Herri argitaratu zenetik, eta horren harira, jardunaldi hauetaz gain, Berlinen ere Arestiren […]

Prousten itzulpenaren aurkezpeneko hitzak

abendua 24, 2014

Joxe Austin Arrietak helarazi digu gaurkoa. Duela lau urte ekarri zuen euskarara Marcel Proust idazle frantsesaren eleberri-sorta luzeko lehenengo alea, Literatura Unibertsala bildumaren barruan: Swann-enetik. Aurkezpenarako idatzitako hitzak dituzue hauek. Prousten itzulpenaren aurkezpeneko hitzak (2010eko martxoan) Joxe Azurmendi, “Azken egunak Gandiagarekin” bere azken summa filosofiko-existentzial zoragarri horretan, beste hamaika mila gogoeta eta argibide gogoangarriren artean, […]

Virginia Woolfen tunelak zulatzen

abendua 22, 2014

(Margolana: Roger Fry)   Oso oparoa eta ertz askotakoa izan zen Virginia Woolfen lana, eta hala ikusarazi ziguten Ana I. Moralesek eta Itziar Diez de Ultzurrunek larunbatean emandako eskolan. Txantreako Euskaldunon Biltokira hamar irakurle inguru hurbildu ginen Literatura Eskolako hirugarren saioan, hizlariek “Olatuak hitz, hitzak apar” izendatutakoan. Zazpi ataletan banatu zuten hitzaldia: sarrera biografikoa, Woolfen […]

Itzultzaileak mintzo: Xabier Alegria

abendua 15, 2014

  Orriotan daude «munduak bere baitan dituen mundu ugariak; pentsalariak eta sentilariak; jakingurak, galde egiteagatik zigortuta, eta menderakaitzak eta galtzaileak eta ero polittak, lurraren gatza eta piperra izan eta badirenak».   Preso batek baino gehiagok jotzen du hitz artera, kartzela barruko zein kanpoko komunikazio asko eta asko idatziz izaten baita, gutun bidez. Batzuek ale ederrak […]

Ni banoa

abendua 8, 2014

Irudia: Iazko Azokako kartela, Itziar Okariz artistak egina. Artikulu hau Argia aldizkariko Zirtak sailean argitaratu nuen estreina,  abenduaren 7ko alean. Ni banoa Ez naiz saiatu ere egingo. Iskin egiten. Gaiari. GAIARI. Ebentoari. Munstroari. Eta, hortaz, nire pendulu-izaera onartu, eta kontua ez ebitatzetik harago, erdigunera ekarriko dut euskal kultura delako hori zentro bilakatzen den garaia. Albistegien […]

Eskuma eskumaren aurka

abendua 4, 2014

Azaroaren 15a da. Wundersiedel herrian gaude, Frankonia Garaian. Urtero bezala, neonaziak martxa bat egitera etorri dira, horrela izan baita azken 25 urteetan gutxienez. Baina aurten bertako herritarrek dinamika berri bat jarri dute martxan, Rechts gegen Rechts (eskuma eskumaren aurka) ekimena. Naziek ezer jakin gabe, martxa ongintza-lasterketa bihurtu dute. Eta, beraz, naziek egindako metro bakoitzagatik 10€ irabazi […]

Erribera, Erribera…

abendua 3, 2014

Oihartzun handia izan duela eta, gaur, euskararen eguna ez ezik Nafarroaren eguna ere baden honetan, duela egun batzuk Joxe Mari Esparzak plazaratutako artikulu hau euskaratu dugu. Ea eztabaida gurera ere iristen den edo, behintzat, euskaldun guztiongana zabaltzen. Ager Vasconum eta ezker abertzalea  Joxe Mari Esparza Zabalegi   Gamazadak ekarri zuen eztanda euskaltzalearen ondotik, hiru aldiz […]

Egurrak sutarako balio dezan

abendua 2, 2014

Irudia: Egañaren grafikoetako bat Larrabetzuko Anguleri ezagunean egin genuen Literatura Eskolako bigarren saioa, Ibon Egaña irakasle eta literatur kritikaria gidari genuela, hain zuzen ere, bi alor horiek lotzen zituen mintzaldiarekin: “Hogeita hamar urte euskal literatur kritikan (1975-2005)”. Izan ere, azken hiru hamarkadetan euskarazko literaturaren kritikak izan duen bilakaera aztertu du Egañak doktore tesian. Laster argitaratuko […]