Browsing Month »urtarrila, 2014«

Nicole Brossard idazlea mintzo

urtarrila 27, 2014

(Irudia: Ivanoh Demers, LaPresse) Azken uneko kontuak direla medio, urtarrilean ezin izan dugu itzultzailerik elkarrizketatu, eta horren ordainetan dakarkizuegu beste hizketaldi bat: duela bospasei urte Nicole Brossard (Montreal, 1943) autore quebectarra berbetan jarri zuen Jonathan Ball irakasle/idazle/zinemagileak, itzulpengintza eta pentsamendu posibleen paisaia ardatz. Harreman estua du Brossardek itzulpengintzarekin, bere lanetako asko eta asko itzuli dituzte frantsesetik […]

Mikroipuinak

urtarrila 20, 2014

(Lehiaketak ugaritu dira urteotan eta Ingalaterran 2012tik da ekainaren 22a mikroipuinen eguna.) Pixa egin bitartean irakurri daitezkeen ipuinak dira. Herri mugimenduetako agenda txiki horietako orrialde bakarrean idatz daitezkeenak. Kafea (betiko italiarrean) egiten den bitartean bost irakur ditzakezu. Baina beharbada ez duzu bat bera idatziko demagun banketxean zain zauden bitartean. Zeren, laburrak izanagatik ez dute denbora […]

Malenkoniari bazka

urtarrila 19, 2014

(Domenico Fettiren Malenconia margolana.) Berriako Hirudia ataleko hogeigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. The Economist britainiarrean kaleratutako artikulu baten arabera, frantsesak zoritxarrekoak eta ezkorrak dira beren literaturaren erruz. Estatistikek diotenez, depresio tasa handia dute eta oso beltz ikusten dute herrialdearen etorkizuna. Suitza eta Belgikaren atzetik Mendebaldeko […]

Artea sortzeko jarraibideak

urtarrila 13, 2014

(Irudian: Yoko Ono) Grapefruit: A Book of Instructions and Drawings by Yoko Ono (Arabisagarra: jarraibide- eta marrazki-liburu bat Yoko Onoren eskutik).  Mitozale makurrenek hemen aipatuko ez ditugun beste arrazoi batzuengatik oroitzen (eta gaitzesten) badute ere, ororen gainetik Yoko Ono (Tokio, 1933) artista da, ausarta eta haustailea. Arte kontzeptuala, musika eta zinemagintza landu ditu batez ere, eta […]

Autoreak plazara: Alki Zei

urtarrila 7, 2014

Atenasen sortu zen Άλκη Ζέη, 1925ean. Filosofia eta Arte ikasketak egin zituen Greziako hiriburuko unibertsitatean, eta gero gidoiak idazten ikasi zuen Moskuko institutu batean. 1954tik 1964ra bitartean Sobiet Batasunean bizi izan zen, Greziako gerra zibila bitartean familia hara errefuxiatu baitzen. 1964an sorterrira itzuli baziren ere, hiru urte geroago alde egin behar izan zuten berriz, diktadura […]