Browsing Month »ekaina, 2014«

Stonewallen kolorea

ekaina 30, 2014

Pedro Mardones Lemebel idazle, artista eta militante txiletarra. 50eko hamarkadan jaio zen, Santiagon, langile-familia batean. Irakasle izateko ikasketak egin zituen eta ogibide horretan aritu zen tarte labur batez 70eko hamarkadaren amaieran. Garai bertsuan piztu zitzaion literaturarekiko interesa, eta 1983an lanetik bota zutenean (sexualitate hautua eta itxura zela medio) osoki lotu zitzaion literatur tailerrak antolatzeari eta sorkuntzarekin […]

Oburoni, zerumugatik haragoko pertsonen hitzak

ekaina 23, 2014

(Irudia: Kein Mensch ist illegal grafitia Hamburgoko kaleetan, ez dago pertsona ilegalik) Hilabete honetan ikus-entzunezko bat prestatu beharrean, poema bat aukeratu dut zuentzako. Poema gordina, erreala, kaleko poema. Ekainaren 14 gauean ezezagun batek Bremeneko kaleak Din A4 tamainako folio zuriekin bete zituen. Folio hartan ez zegoen irudirik, edo kontzertu baterako deialdirik, edota udaletxearen propagandarik. Word dokumentu […]

Nurith Aviv: ‘Itzultzea’

ekaina 16, 2014

Filmeko irudi bat Iruzkingilea: Miren Ibarluzea. Iruzkin hau Ardi txikia beti bildots blogean agertu zen lehen aldiz. Hebraieraren inguruan egindako hiru dokumentaletan azkena da Traduire (Itzultzea). Lehenengoa, D’une langue a l’autre (Hizkuntza batetik bestera) ‘beste hizkuntza’-ren eta hebraieraren arteko tentsioei buruzkoa da; bigarrena, Langue parlée, langue sacrée (Ahozko hizkuntza, hizkuntza sakratua) hizkuntza barruko tenkei buruzkoa […]

Belarriak irakurtzen duenean

ekaina 12, 2014

(Irudia: Penguin audiobooks) Berriako Hirudia ataleko hogeita zazpigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Duela gutxi kolaborazio bat eskatu zidaten Manex Agirrek eta Gaizka Amondarainek, Hala Bedi irratian gidatzen duten Celosamente gordea saiorako. Euskarazko literatur irratsaio bakarrenetarikoa da, uler bedi bere horretan, hots, ez literaturaz mintzo den […]

Hainbat herritan arrotz

ekaina 10, 2014

Ekainaren 7ko alean Ortzadar kultur gehigarrian argitaratutako kritika. Hainbat herritan arrotz Egunkariko aipamenaren bitartez izan nuen estreina Biribilgune eleberri honen berri, harrigarriki, Gazteluma bekaren eskutik datorren lana izanik aurreikustekoa litzatekeelako aurrez ere propaganda pixka bat gehiago jasoko zuela beste kasu batzuetan horrela izaten delako. Bego horretan. Egunkariko aipamenean jakin nuen intrigazkoa-edo zela eleberria, inkesta bat zuela abiapuntu […]

Autoreak plazara: Silvina Ocampo

ekaina 9, 2014

«Ez dut neure burua ezagutzen. Besteak ezagutzen ditut, ni ezagutzen nautenak» zioen Silvinak. Eta guk ere, nolabait, egin dugu inoiz Silvina ezagutzen zuten batzuen ezagutza, Victoria Ocamporen ahizpa zelako, Adolfo Bioy Casaresen emaztea, eta Italo Calvino, Jorge Luis Borges eta Julio Cortazarren adiskidea. Haien idatzietatik edan ditugu autore horiek guztiak, eta, beraz, nahigabe eta oharkabean […]

Itzultzaileak mintzo: Miren Ibarluzea

ekaina 2, 2014

Maiatzean teorialariak ipini ostean hizketan, bagatoz berriz itzultzaileei ateratako hitzekin. Miren Ibarluzea (Mungia, 1984) itzultzaile eta ikertzailearekin jardun genuen duela zenbait astetxo, bere ibilibideaz, euskal itzulpengintza-teoriaren egoeraz… Duela hiru hilabete itzultzaileei dei irekia egin genienean, Mirenek eskuzabal erantzun zigun. Laster antzean bere testuak hemen eskegiko ditugunez, kolaboratzaile berri baten aurkezpen gisa har liteke elkarrizketa hau. […]