Browsing Tag »autoreak plazara«

Autoreak plazara: Joyce Carol Oates

martxoa 3, 2015

Bizitza osoan opor egun bat bera ere ez duela hartu dio Joyce Carol Oatesek: «ezin izan nituen gurasoak sekula konbentzitu minutu batez atseden hartzeko, eta ni giro horretan hazi naiz». Haren uztari erreparatuta, baieztapena ez zaigu gehiegizkoa iruditzen. Ehun liburutik gora argitaratu ditu, eleberriak, poesia-liburuak, ipuin-bildumak, gidoiak, gazte-literatura eta ez-fikzioa, batzuk ezizenpean (Lauren Kelly eta […]

Autoreak plazara: Eva Forest

otsaila 12, 2015

Aurkezpen gutxi behar du honezkero Eva Forestek gurean; Bartzelonan 1928an jaiotako ekintzaile, idazle eta pentsalaria, lotura estua izan zuen Euskal Herriarekin, eta hain zuzen ere, Hondarribian (Gipuzkoa) bizi izan zen hainbat urtez. Bertan zendu zen, 2007an. Ezin aipatu gabe utzi Alfonso Sastre senarrarekin batera sortu zuen argitaletxea: Hiru. 1991n jarri zuten martxan, eta bertako zein […]

Autoreak plazara: Cherrie Moraga

urtarrila 12, 2015

Amaren abizena lehentzat hartu zuen sortzez Cherrie Lawrence Moraga denak. Baina ez hori bakarrik; erroak bereganatu zituen, hizkuntza eta identitatea, azalaren kolorearen ordainetan. Kalifornian sortu zen 1952an, ama mexikarra eta aita estatubatuarra zituen. Txikana da beraz, sortzez, lehenik, eta sinesmen hausnartuaz, gero. Standford unibertsitatean dabil lanean, eta emakume ez zurien bizitzan generoa, sexualitatea eta arraza […]

Autoreak plazara: Zitkala-Ša

azaroa 17, 2014

Irudia: Gertrude Käsebier Zitkala-Ša, Sioux herriko idazle, musikari eta eragile politikoa. 1876an jaio zen, Yankton erreserban, Hego Dakotan, eta 1938an hil, Washingtonen. Ama Dakota herrikoa zuen, eta aita, aldiz, europar jatorrikoa. Ama-izebek hezi zuten haurra, aitak etxetik alde egin baitzuen. Zortzi urte arte bizi izan zen erreserban, garai horretan jazo zen-eta bizitza errotik aldatuko zion […]

Autoreak plazara: Magda Szabó

urria 13, 2014

(Irudia hemendik hartu dugu.) Duela zazpi urte hil zen, 90 zituela. Bere eserleku gogokoenean aurkitu zuten, liburu ireki bat magalean. Debrecen sortu zen, Hungariako ipar-ekialdean, 1917an, eta hungariar elite intelektualean hezi zen. Aitak latina irakatsi zion eskolara joan aurretik ere. Hungariar eta latin irakasle aritu zen. Bigarren mundu gerra eta gero hezkuntza ministerioan lan egin […]

Autoreak plazara: Kate Chopin

iraila 22, 2014

Itzultzailea eta sarreraren egilea: Garazi Ugalde Kate Chopin (1850-1904) Missourin jaio zen, Ameriketako Estatu Batuetan, Saint Louis hiriko familia aristokratiko batean. Etorkinen ondorengoa zen: Thomas O’Flaherty aita jatorri irlandarreko negozio-gizon arrakastatsua zen eta Eliza Faris O’Flaherty ama, berriz, Missourin jaioa izan arren, frantziar kreoleen alaba. Kultura ingelesa eta frantsesa jaso zituen etxean txikitatik Katek, eta […]

Autoreak plazara: Audre Lorde

uztaila 21, 2014

Zergatik? Hilabeterako adina mami eman zigun aurreko ostegun-ostiralean, transfeminismoa, kultur-aniztasuna eta estatugintza uztartzen saiatu ginen batzuk Baionan, hiru hitz potolo horiek izenburu zituen UEUko ikastaro batean. Baneraman boladatxo bat horrelako kontu serioez hain modu intentsoan hausnartu gabe, ohitura onak apur bat galduta eta sasoiz ere halamoduz. Esan eta batez ere entzundakoak datozkit orain etengabe, nolabaiteko bestondo politiko-poetikoan, asteburuan […]

Autoreak plazara: Silvina Ocampo

ekaina 9, 2014

«Ez dut neure burua ezagutzen. Besteak ezagutzen ditut, ni ezagutzen nautenak» zioen Silvinak. Eta guk ere, nolabait, egin dugu inoiz Silvina ezagutzen zuten batzuen ezagutza, Victoria Ocamporen ahizpa zelako, Adolfo Bioy Casaresen emaztea, eta Italo Calvino, Jorge Luis Borges eta Julio Cortazarren adiskidea. Haien idatzietatik edan ditugu autore horiek guztiak, eta, beraz, nahigabe eta oharkabean […]

Autoreak plazara: Alejandra Pizarnik

apirila 29, 2014

Alejandra Pizarnik (Buenos Aires, Argentina, 1936-1972). Poeta. Biografia: Europatik ihes egin zuen familia judutar baten alaba, Buenos Aireseko Avellaneda auzoan jaio eta bertan zendu zen. Hezkuntza nahiko liberala jaso zuen, familiak ez baitzuen diru-arazo larririk eta aita ideia liberalen jarraitzailea baitzen; hala ere, haurtzaroa garai zaila izan zen Pizarnikentzat, konplexuz betetako umea zen, besteak beste, […]

Autoreak plazara: Djuna Barnes

martxoa 31, 2014

Ingelesezko idazketa modernistaren garapenean idazle garrantzitsua izan zen Djuna Barnes estatubatuarra (1892-1982). Emakume matxinoa izan zen, esperientzia berrien zalea, eta moral burgesa iraultzeko eta konbentzio artistikoak hankaz gora jartzeko beti prest zegoen. Aitaren ama, Zadel Turner Barnes, idazle, kazetari eta emakumeen burujabetzaren aldeko aktibista izan zen, eta eragin handia izan zuen Djuna Barnes neskatxarentzat; txikitan, […]