(Irudia: Garazi Ugalde) Elearazle agurgarriok: Gaur, martxoaren 11n, hiru urte egin ditu elearazi atariak. Urteotan hamaika testu, hitz, solas, ideia euskaratu, kopiatu, itxuraldatu ditugu, eta biziki kontent gaude egindako ibilbidearekin. Guretzat oso aberasgarria izan da, eta uste dugu ekarpen polita egin diogula literaturaren eta itzulpenaren arteko amodio-gorroto harremanari. Guztiak omen du amaiera bat, ordea, eta […]
Ohitura dugunez, urteurrenaren astean kantuak azpidatzi ditugu. Oraingoan hiru, urteko bana. Altxa aulkitik eta mugi ipurdi, beso, burua!
Joseba Sarrionandia: «Euskal idazlea behartuta dago itzultzaile izaten» Hasi aurretik, esan dezagun ez genuela Sautrelakoen asmoen berri honako elkarrizketa hau prestatzeari ekin genionean. Denboran ezin atzera dezakegu, ordea, eta, beraz, barka norbaitek nolabaiteko saturazioa sentituko balu. Beste elkarrizketatu batzuei buruz ere esan dugunez, datu biografiko gutxi behar ditu Joseba Sarrionandia Uribelarreak (Iurreta, 1958). Sarean hamaika […]
“Emakumeok ez gara herriaren parte, gu gara herria” Jule Goikoetxeari elkarrizketa Elkarrizketaren egilea: Maria Colera Intxausti Elkarrizketa katalanez hemen. Zure interbentzio eta idatzietan euskal estatu feministaren sorrera eskatzen duzu. Zertan datza estatu feminista hori? Nik gehien jorratu dudana da estatugintza, estatugintza feminista, estatu feminista baino. Zer zentzutan? Estatua definitu daiteke era estatiko batean edo prozesu […]
(Jatorrizkoa hemen: Misee Harris) Berotzen hasteko… GORA BORROKA FEMINISTA! Eskutitz publiko bat komunikabideei 2014ko abenduaren 23an Nire izena Assata Shakur da, eta XX. mendeko esklabo iheslari bat naiz. Gobernuaren jazarpena dela eta, koloreko pertsonekiko AEBko gobernu politiketan gailentzen diren errepresio, arrazakeria eta biolentzia politikotik ihes egitea beste aukerarik ez nuen izan. Preso politiko […]
(Irudia: Jacob Escobedo) The New Yorker aldizkaritik hartutako testu bat dakarkizuegu, Margaret Atwoodek 2012an idatzitakoa. Zientzia-fikzioarekin izandako lehen hartu-emana azaltzen du bertan kanadarrak, eta haurtzarora jotzen du generoaren mugak nola eraiki zituen kontatzeko. Euskaraz deus ez dugula-eta (argitaratzaileei deia!), Atwood eta bere ipuingintza ekarri nahi genuen hona, baina denbora faltagatik, zientzia-fikzioa ekarri dugu, gurean ahaztuxe […]
Urtarrilaren azken astean indar kurduek Kobaneren gaineko kontrol osoa hartu zuten. Horren harira, The Guardian egunkariak hiria askatze bidean bizitza eman zuten lau emakumeri buruzko artikulu bat argitaratu zuen, We are so proud! izenekoa. Mona Mahmood kazetariak bizitza galdu zuten emakume hauen familiako kideekin hitz egin zuen, eta artikulu batean bildu zituen entzundakoak. Lehena otsailean jarri […]
Irudia: hamartia.com Hitzeman bezala, hemen dakarkizuegu Samanta Schweblinen hirugarren ipuina, Xabi Aizpurua Ugarte elearazleak itzulia hau ere. Gogoan izan, Schweblinen narrazio gehiago dituzuela irakurgai euskaraz. On egin! Nire anaia Walter Nire anaia Walter deprimituta dago. Emazteak eta biok bisita egiten diogu gauero, lanetik itzultzen garenean. Jateko zerbait erosten dugu ̶ asko gustatzen zaizkio patata frijituak […]
Bizitza osoan opor egun bat bera ere ez duela hartu dio Joyce Carol Oatesek: «ezin izan nituen gurasoak sekula konbentzitu minutu batez atseden hartzeko, eta ni giro horretan hazi naiz». Haren uztari erreparatuta, baieztapena ez zaigu gehiegizkoa iruditzen. Ehun liburutik gora argitaratu ditu, eleberriak, poesia-liburuak, ipuin-bildumak, gidoiak, gazte-literatura eta ez-fikzioa, batzuk ezizenpean (Lauren Kelly eta […]
Munduko Poesia Kaierak egitasmoaren eskutik kaleratu du Itxaro Bordak Maria Mercè Marçalen poesia-bilduma bat. Itzulpen-prozesuak eta Marçalen obrak iradokitako hausnarketak helarazi dizkigu gaurkoan. Maria Mercèren (b)egia Egilea: Itxaro Borda Sóc aqui per que tu fores… Urtea eman dinat hire hitzak biltzen. Ene mintzairan ere ez hintzen isiltzen. Elerik samurrenak nitinan ibiltzen Eskail nagiaz itsu, […]
martxoa 11, 2015
6