Welles eta euskaldunak saileko azken aurreneko zatian, pilotaren inguruan ibiliko gara beste behin, eta zenbait pasadizo xelebre aditzeko aukera izango dugu. Bestalde, fandangoa eta musika ere lagun izango ditugu. On egin!
Amorruz irakurtzen ditugu berriak eta inpotentziaz begiratzen aldatzen ez diren jarrerak. Baina amorruak eta inpotentziak bakarrik ez, maitasunak elikatzen duen indarraz ere egiten dugu aurrera. Sareko atal honetan ezin aunitz egin, bestela ere badugu nondik tira eta nora jo. Oihukatuko ditugu kalean aldarriak, zabalduko dugu mezua, helaraziko dugu elkartasuna, idatziko ditugu miresmen eta maite hitzak. […]
Danelek jarri duen azken bideoaren harira, lagun baten hitzak etorri zitzaizkidan gogora, eta hala idatzi nuen postari erantzunean. Hitzok azaltzen ziren artikulura jo nuen, idaztean zehatza izan nahian, eta 2010ean argitaratu zenean bezala, gustura irakurri nuen. Gazteleraz idatzi zuen Jon Jimenezek Diario de Noticiasen kaleraturiko artikulua, eta euskarara ekartzea erabaki dugu, esan esaten baitu zerbait, […]
Asteari azken bultzadatxoa emateko hona Chimamanda Adichie (Abba, Nigeria, 1977) idazleak Oxforden (Ingalaterra) 2009an emandako hitzaldia, istorio bakarraren eta estereotipoen arriskuen inguruan. Adichiek medikuntza ikasketak hasi zituen Nigeriako unibertsitatean baina 19 urterekin AEBetara joan zen, non politika, komunikazioa eta idazketa sortzaileko ikasketak buru baitzituen hainbat unibertsitatetan, hala nola John Hopkins edo Yalen. 2003an lehendabiziko eleberria […]
Udan itzultzen ari garen Orson Wellesen dokumentalaren 4. zatia duzue hau. Pilota jokoaren ingurukoa da, hasi eta buka; edo Wellesek jakin-min bizia zuen jokoaren inguruan edo dokumentala osatzeko aski materialik ez zuen. Kontrabandistak ere aipatzen ditu, eta iparraldeko orduko ekonomiaren sustatzailerik garrantzitsuenak zirela dio. Ikustekoa da, garaiko irudiez gainera, apaiza sotanarekin pilotan. Oraingoan ere Chris […]
abuztua 29, 2012