Udan itzultzen ari garen Orson Wellesen dokumentalaren 4. zatia duzue hau. Pilota jokoaren ingurukoa da, hasi eta buka; edo Wellesek jakin-min bizia zuen jokoaren inguruan edo dokumentala osatzeko aski materialik ez zuen. Kontrabandistak ere aipatzen ditu, eta iparraldeko orduko ekonomiaren sustatzailerik garrantzitsuenak zirela dio. Ikustekoa da, garaiko irudiez gainera, apaiza sotanarekin pilotan. Oraingoan ere Chris Werterbaker gaztea du lagun zuzendariak. Ahotsa eta irudia tarteka ez datoz bat, eta saiatu gara azpidatziekin nolabait oztopo hori gainditzen, baina halako kalitatearekin ezin miraririk egin…
Aurreko zatiak:
http://elearazi.org/tag/orson-welles/
[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=E_G-rDLI3aY&feature=youtu.be]
abuztua 7, 2012 @ Garazi