Browsing Month »iraila, 2012«

Amurizak zioskunez

iraila 24, 2012

Ikasturtean sartu berritan gaudenez, erdi hausnarketa erdi liburu iruzkin batekin hastea erabaki dugu, gogoetari derrepentean eta bortxaz ez ekiteko. Aurkezpenari dagozkion berriak gorabehera, aski oharkabean sartu zen gurean Xabier Amurizaren Euskara Batuaren Bigarren Jaiotza (Lanku, 2010), lan oparo eta ezbairik gabe landua. UEUko ikastaroen barruan aurkeztu zuen autoreak liburua, zeina “Euskara eguneroko lantresna dutenen artean, […]

Autoreak plazara: David Foster Wallace

iraila 18, 2012

Joan zen asteko asteazkenean lau urte bete ziren David Foster Wallace[1] (New York, 1962 – Kalifornia, 2008) idazle estatubatuar sonatuak bere buruaz beste egin zuenetik. Bere belaunaldiko idazle garrantzizko eta eragin handikoenentzat dute askok eta aspaldidanik genuen bere testutxoren bat hona ekartzeko gogoa. Beraz, jada estatubatuar dezente ekarri ditugun arren, efemeridea probestea erabaki dugu. Gainera, […]

ZORIONAK, DANELE!

iraila 13, 2012

Danele Sarriugarte Mochales (geografikoki gipuzkoarra, fonetikoki bizkaitarra eta lexikoki Euskal Herri osokoa, 1989) blog honetako kide prestuak irabazi du aurtengo Igartza Saria, “Mamuak” izeneko eleberri-proiektuarekin. Pozez zoratzen jaso zuen Danelek berria eta bigarren eskuko azoka horietako batean boneta erostera joan zen segituan, idazleen cogollicoan errazago integratzeko. Pare bat aste dira Berlinetik iritsi zela eta, beraz, […]

Orson Welles euskaldunen lurraldean: 6. zatia

iraila 10, 2012

Heldu gara Orson Wellesen dokumentalaren azken zatira! Estatubatuarrak, pilotaz gain, noski, ospakizuna, kantuak eta fandagoa dakarzkigu, bai, folklorea berriz. Alta, oraingoan hizpide ditu, baita ere, nazioak banatzen dituzten mugak, eta horiek sortzen dituzten jarrerak. Norbaitek euskalduntasun dosi bat behar badu, hemen aukera. Irudiak bereziki ederrak dira. Hasieran azkartxo mintzatzen bada ere, ondoren abiadura moteltzen du. […]

Alabak aitari

iraila 3, 2012

Literaturaren belaunaldi berriko idazle nagusienetakotzat dute aunitzek Clémence Boulouque, frantziar estatuan. Hamahiru urte zituela galdu zuen aita, Gilles Boulouque epaile antiterrorista; Paris aztoratu zuten 1986ko eraso uholdeak aztertzeko ardura eman zioten, eta presio politiko-komunikatiboa gehiago jasan ezinik, 1990ean bere buruaz beste egin zuen. Orduan piztu zitzaion alabari literaturarekiko zaletasuna. Mort d’un silence (Gallimard, 2003) du […]