(Argazkia liburuaren azalekoa: Rodrigo van Zeller) Kronika hau gaurko egunean argitaratzean badakigu nahiko kamikaze dihardugula, edo hala lirudike ahalik eta irakurle gehien lortzearen ikuspuntutik behintzat. Dena den, gutako askok gaur gauean gure etxe guztiz laikoetan Ama Birjina Jesukristoz erditu zela ospatuko dugun honetan, ohikoa denez neurriz kanpo jan eta edanez (arlo ekonomikoan zein digestiboan), polita […]
Berriako Hirudia ataleko laugarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Ghettoa egonkortzen edo desegiten ote duten oraindik ere zalantza dudan irakurle klub horietako batera joaten naiz, ahal dudan guztietan, hilean behin, Gasteizen. Beste irakurleengandik anitz ikasten dudalako noa, bereziki; beti harritzen naute aipatzen diren ñabardurek, interpretazioek, […]
Azken urteotan izugarrizko sona hartu du esloveniar filosofo eta teorialari honek, onerako zein txarrerako. Slavoj Žižekek hainbat arlo landu ditu, baina bereziki ikertu du hegelianismoa, marxismoa eta Lacanen psikoanalisia, wikipediak dioskunez. Aski konplexuak diren teoriak “guztion” eskura jartzen ditu ezin geldirik egon horregatik edonor urduri jartzeko gai den filosofoak. Ikerlaria eta irakasle badabil ere, azken […]
Pasa den larunbatean Literatura Eskolako trukeurtearen hirugarren saioa eta itzulpengintza ardatz izan duen bigarrena egin zen Oreretako Mikelazulo espazio xarmantean. Itzultzaile aitzindariak izan zituen abiapuntu Karlos del Olmo (Barakaldo, 1958) maisu, filologo eta itzulpen masterdunak, zeina itzultzaile-interpretea baita erakunde ofizial batean eta zenbait literatur sari ospetsu irabazi baititu, edo behintzat informazio horixe azpimarratzea erabaki du […]
eta guztiek zioten: “Chinaski, Chinaski, zinez gizon handia haiz…” Soilik mitozaleentzat (edo batez ere). Charles Bukowski (Alemania, 1920 – AEB, 1994) autore eta poeta estatubatuar aski ezaguna, Kalifornia horailaren alde ilunenak zorrozki deskribatu zituena; alkoholikoa, jokalaria, misantropoa. Euskaraz irakurri dizkiogu hainbat: (argitaraturikoak aipatzearren) Mikel Olanoren eskutik Infernuko hesteetan (Elkar, 2008) eta Satanen seme (Elkar, 2007) […]
Literatur lan itzuliak kaleratzerakoan, figura garrantzitsua da editorearena. Itzulpena berrikusten eta zuzentzen du, aholkuak egiten ditu, itzultzailearekin negoziatzen du. Edo hala beharko luke, itzultzaileak hainbeste mamitutako testuan ez baitu hamaikagarren irakurketan akatsik antzematen. Edo ez dio antzemateari uzten. Bestelako tramite ezkutuagoez ere arduratzen da, eskubideak, diseinua eta ondoko zabaltzea kasu. Galdeketa egin diegu Txalaparta argitaletxeko […]
Berriako Hirudia ataleko hirugarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Editore baten ahotik aurkezten ari den liburua «oso politikoa» dela entzuten dudan bakoitzean alarma pizten zait. Adjektiboak egiten dit kirrinka lehenik, baina baita graduatzaileak ere. Politikoa dela aipatzeko beharrak esan nahi du, antza, badirela liburu ez-politikoak, […]
abendua 24, 2012