Browsing Month »urtarrila, 2013«

Feminismo berriak: autonomia eta subjektua

urtarrila 31, 2013

(Argazkian Silvia L. Gilen liburuaren azala) 2013ko lehen saio feministarako izenburu luzeko liburua hartu dugu esku artean: Nuevos feminismos. Sentidos comunes en la dispersión. Una historia de trayectorias y rupturas en el Estado español (Traficantes de Sueños, 2011). Silvia L. Gil da autorea, Madrilen eragiten duen ekintzaile feminista, batez ere La Eskalera Karakola kolektiboaren baitan. […]

DADA MANIFESTUA, 1918

urtarrila 29, 2013

(Argazkian Tzara eta bere monokuloa, lagun bereizezinak) XXI. mendearen 10eko hamarkadan ondo sartuta gauden honetan laster hasiko dira abangoardia artistiko europarrak euren 100. urteurrena ospatzen eta museoak makro atzera begirakoak antolatzen; dadaismoaren efemeriderako kasu hiru urte besterik ez dira falta. Alde batetik, beraz, harrabotsari aurre hartu nahi izan diogu, eta bestetik aitzakia aproposa iruditu zaigu […]

Gure literatura erdaretan

urtarrila 21, 2013

Zer da euskal literatura? Zer sartzen da “euskal” etiketaren pean? Hizkuntzak baldintzatzen al du zaku horretan sartzen dena? Ala geografiak? Zer esan nahi da edo zenbat interpretazio dauzka espainolezko “vasca” adjektiboak? Ez zion, ez, edonola ekin Elizabete Manterolak Gure literatura erdaretan eskolari, alegia, Literatur Eskolako laugarren saioari, larunbatean, Zarauzko Sanz Enea liburutegian. Galdera sorta eta […]

Autoreak plazara: Gloria Anzaldúa

urtarrila 15, 2013

“Mugaldeko jendeak behelaino begirada du.” Hitzen ondoeza, Joseba Sarrionadia Gloria Anzaldúa (AEB, 1942-2004) –norbaitek galdetu baino lehen, bai, abizena euskaldun jatorrikoa da,  XVI. mende inguruan kontinente amerikarra sarraskitzera joan ziren euskaldun ugari horietakoren batek laga zion opari–, poeta eta teorialari chicana, hain zuzen, chicano kulturaren teoria, queer teoria eta feminismoa jorratu zituena bere ibilbide akademiko zein […]

Kanpora, barrura begiratzeko

urtarrila 13, 2013

Berriako Hirudia ataleko bosgarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Izenburuak bestela iradoki balezake ere, ez naiz leihoez ari. Une batez kanpora begira jarri gintuen Iñigok aurreko igandean, «kanporako idatzitako» lan bat aipatu zuenean. Gero eta gehiago direla esanen nuke kanpora begira egiten diren sorkuntza-lanak, edo agian […]

Itzultzen, Axun Aierbe gogoan

urtarrila 10, 2013

Argazkia: EHU (Elizabete Manterola irakasle eta lagunak bidali digu kronika hau. Bihotz-bihotzez eskerrak gure amuei tira egitearren eta gainera hain modu dotorean!) Axun Aierberen omenezko hirugarren itzulpen tailerra Durangoko azoka igaro berritan eta Gabonetako oporrak hartu aurretik, itzulpenaren inguruko hitzordu interesgarria izan genuen EHUren Letren fakultatean. Axun Aierberen omenezko itzulpen tailerra antolatu zuen aipatu fakultateko […]

Literatur kritika eta ideologia

urtarrila 7, 2013

Pasa den ostiralean, hilaren 4an, Gara egunkariak plazaratu zuen iritzi artikulu bat euskaratu dugu oraingoan. Pare bat alditan landu dugun gaiaz mintzatu zen Victor Moreno idazle eta irakaslea, beste ikuspuntu batetik eta adibide zehatzak emanez. Bere esanetan, sarri  literatur kritikariek oinarri ideologikoen gainean eraikitzen dute kritika, eta nola edo hala bilaturiko aitzakia literarioez mozorratzen dute […]

Haurren masturbazioa, erregeen opari

urtarrila 4, 2013

Olentzerok Sexual Herria liburuaren kronika feminista ekarri zigun bezala, bi errege bizardun jatorrek eta multikulti egiten dituen beltzak ere badute zerbait elearaziko irakurleentzat. Hain zuzen, izenik aipatuko ez dugun lagun batek eman zuen facebooken artikulu hezigarri eta gurasoentzat (ar eta emez osaturikoak, noski) zein hezitzaileentzat funtsezko honen berri. Haurren masturbazioaren inguruan mintzo da ABC kazeta […]