Ospakizunetarako ezinbestekoa da musika. Hortaz, urteurrena dela-eta, belarriak goxatzeko moduko lau kantu azpidatzi ditugu, gaurtik hasita ostiralera arte goizak piztu ditzaten. Lehenengoa Zaz frantziarraren bat dugu, “Je veux” (Nahi dut) bere abesti ezagunena hain zuzen, azkenaldiko terminologian biraltzat hartu daitekeen bertsio batean. L’express kateak grabatutakoa da. Gehiegi luzatu gabe, gozatu eta eguerdi on!
[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=oih-CrwuYDU]
Eskaini suite bat Ritzean, ez dut nahi!
Chaneleko bitxiak, ez ditut nahi!
Eskaini limusina bat, zertarako behar dut?
Eskaini zerbitzariak, zertarako behar ditut?
Jauregi bat Neufchâtelen, ez da niretzat aizu
Eskaini Eiffel dorrea, zertarako behar dut?
Nahi dut maitasuna, poza, umore ona
Ez du zure diruak lortuko nire zoriona
Nik hil nahi dut eskua bihotzera jasota
Goazen elkarrekin nire askatasunaren bila
Ahaztu aurreiritzi pilak
Ongietorri: hona nire egia!
Kokoteraino nago manera onez, niretzat gehiegizkoa!
Eskuekin jaten dut, horrelakoa naiz!
Ozen mintzo eta zuzena naiz, barkazioak!
Adio hipokresiari, ihes egiten diot maiz
Kokoteraino nauka estereotipoak
Begiraidazu, edonola ere ez zaitut maite
Horrelakoa naiz!
Horrelakoa naiz!
Nahi dut maitasuna, poza, umore ona
Ez du zure diruak lortuko nire zoriona
Nik hil nahi dut eskua bihotzera jasota
Goazen elkarrekin nire askatasunaren bila
Ahaztu aurreiritzi pilak
Ongietorri: hona nire egia!
(x3)
Maialen Arnedo
2013-03-12
Holako ahots urratuek eztakate preziorik… danok eskuragarri bagenduke… primerakua kantua ta primerakua bidixua!
Jonan
2013-03-17
Ederra!!!