Musica Nuda

martxoa 13, 2013 @


musica nuda duo

Atzoko musikari frantsesetatik Italiara eginen dugu salto, Musica Nuda taldearekin. Petra Magoniren ahotsa erraz bezain ederki doitzen zaio Ferruccio Spinettiren kontrabaxuari. Beste talde batzuekin eta nor bere kasa aritu bada ere, 2003an elkar ezagutu zutenetik bide berean ari dira. Bikoteak jazz estilo berezi bat ematen die askotariko abesti klasiko/tradizionalei, eta hamaika talderen kantuak bertsiotu dituzte, hala nola, The Beatles, Madonna, Jacques Brel eta Monteverdi. Zortzi disko kaleratu dituzte elkarrekin, eta orain arteko arrakasta ikusita, gehiago izanen direlakoan gaude; hala espero dugu, behintzat. Hau da taldearen webgunea.

Gaurkoan ekarri nahi izan dugun abestia beste autore batena da, Fred Buscaglione swing-musikariarena. 1959an ondu zuen, auto-istripuz hil baino urtebete lehenago, alegia. Guarda che luna du izena, eta hamaika artistek bertsiotu dute. Gozatu!

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=J6HEwKERXe8]

Begira ze ilargia, begira ze itsasoa!

Zu gabe geldituko naiz gau honetatik aurrera

Hil nahiko dut, zoro emana amodiora

Hor goiko ilargia dudan artean begira.

 

Nostalgia oro baizik ez da geratzen

Bekatu egin baitut zu hainbeste desiratzen

Orain bakarrik nago, oro akorduan

Eta nahiko nizuke esan:

Zer-nolako ilargia, zer-nolako itsasoa!

 

Baina begira ze ilargia, begira ze itsasoa,

Hil nahiko nuke, zu gabe gau honetan

Bakarrik bainaiz, oro akorduan

Eta nahiko nizuke esan

Zegira ze ilargia, begira ze itsasoa!

Begira ze ilargia, begira ze itsasoa!

A zer ilargia!

b

Abesti beraren bertsioetako batzuk; hirugarren afixan ezkerretik hasita ageri da Fred Buscaglione egilea.