Badira autoreak sekula iritsiko ez zaizkigunak. Badakigunak sekula iritsiko ez zaizkigula. Ez gurera, ez beste edozein hizkuntzatara. Etxean geratuko dira, bigarren eskuko azoketako liburuen artean galdurik, hamaika izenetako bat izanen dira antologiatan. Edizio batzuk izan arren, beti desagertzeko hurbil. Haiek ere badakite hori. Gaurkoan autore batzuen desagertzea apur bat atzeratzea erabaki dugu. Bigarren eskuko azoka […]
(Irudia: Liburuaren azalaren zatitxo bat, Julia D. Vázquezen argazkia). Aurreikuspenak Udan irakurri nuen Sangrantes (Origami, 2013), Luna Miguel (Madril, 1990) poeta eta blogari madrildarrak apailatutako poesia-bilduma. Irrikaz jaso nuen buzoian abuztuaren erdialdean, inguruetako dendetan/liburutegietan haren bila joan-etorri zenbait egin ostean, azkenean amore eman eta argitaletxearen beraren webgunean eskatu nuen-eta. Hilekoaren gaia desmitifikatzeko, ikusgarri egiteko eta […]
Testua: Maialen Berasategi Eredu eta oinarri dela, eta euskaraz ez geneukala: bi arrazoi soil, beste askoren artean, Virginia Woolfen A room of one’s own itzultzeko. Asmo horixe iragarri zuen Consonni Bilboko arte ekoizleak 2012an, «emakumeok lan egiteko, hausnartzeko eta sortzeko behar dugun espazio propio publiko nahiz pribatuaren aldarrikapen gisa», eta, diru bilketa kolektibo baten laguntzaz, […]
(Irudia: Getty Images). Bai, berriro ere. Duela bost urte, gaurko egunez, arratsalde partean (zilegi bekit ordutegi-arloko alde geografikoari jaramonik ez egitea), David Foster Wallacek bi orrialdeko agur-ohar bat idatzi eta The Pale King egun hartara arte jorratzen aritu zen eleberri amaitu-gabea kaxatan antolatu zuen, segidan Karen Green emaztearekin konpartitzen zuen Claremont-eko (Kalifornia, AEB) etxeko patiora […]
(Argazkia: Copyright Edorta Sanz) Alaba txikiarekin etorri da Gasteizko El Pilar gizarte-etxean genuen hitzordura Itziar Otegi (Oiartzun, 1972). Lanera joan ohi da hara, itzultzaile autonomo baitabil gaur egun. Interpretea ere bada, eta nazioarteko erakunde batean jardun izan du. Irakasle aritu zen bolada batez Gasteizko Letren fakultatean, eta 31eskutik blogean idazten du noiz edo noiz. Literaturaren […]
Irailarekin batera hemen gara berriz. Oporren osteko depresioa arintzeko eta xuabe hasi behar denez, bideo labur bat dakarkizuegu. Zergatik adierazten du X letrak ezezaguna den hori? Zergatik X eta ez A? Nondik dator joera hori? Guztiok eginen genuen noizbait galdera hori, matematika eskolan bada ere. Erantzuna Terry Moorek ematen digu, TED etxeko hitzaldi honetan. On […]
iraila 30, 2013