Maialen Marin, itzultzaile donostiarra, bertatik kanpo bizitzen luze daraman arren. Itzulpengintza eta interpretazioko ikasketak egin zituen Bartzelonako UABen (Universitat Autònoma de Barcelona), eta masterra eta doktore-tesia, ondoren, Parisko INALCOn (Institut National des Langues et Civilisations Orientales). Dena dela, gurean ziurrenik ezagunagoa da Mo Yan Nobel[i] saridunaren ipuin-bilduma bat itzuli berri duelako, Aiora Jakarekin batera: Hori da umorea, maisu! (Elkar, […]
(Irudia: pasa den ostiralean aurkeztu zuten Aiora Jakak eta Maialen Marinek Mo Yanen ipuin-liburua euskaraz). Iragarpen guztien kontra ez zuen euririk egin larunbat goizean Zarautzen, malekoian haizeak gogor eta hotz jotzen bazuen ere. Sanz Enea liburutegian bildu gintuen Maialen Marin Lacartak, Literatura Eskolaren bigarren saioan. Hogei pertsona baino gehiago agertu ginen hitzordura, jakin-minez, ekialdeak zer […]
(Marrazkia: Carmelo Mendiz) Berriako Hirudia ataleko hamazazpigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Euskal kultur zaleen arteko azken eztabaidetako bat Tumatxak saioaren inguruan sortu da, Xabier Erkiziak eta Aritz Galarragak idatzitako bi artikuluren harira. Ez dut saioaren kalitatea edo edizioa auzitan jarriko, ezta parte-hartzaileen hautaketa eztabaidatuko […]
(Irudia: sinposioaren kartela) Zer da intelektual europar bat? Proposamen intelektual bat al da literatura europarraren ideia? Intelektualaren irudiarekin alderatuta, nola garatu da idazlearen irudia literatura europarretan? Irudi horrek zer ezaugarri ditu, zer kontraesan, zer paradoxa? Zer datorkigu burura gaur, edo zer zetorkigun burura atzo, intelektual europarrarengan pentsatzean? Zer datorkigu burura, Europari buruz pentsatzen badugu aspektu […]
Autoreari buruzko biografia eta idatzi gehienek aipatzen dute (eta, beraz, nabarmentzen) langile-giroan hazi zela, working classekoa dela, alegia. Dublinen sortu zen 1955ean, eta sei neba-arrebako zaharrena izan zen; lehena sortu zelako, apika, bai eskolara bai unibertsitatera joateko aukera izan zuen. Eskolara joan aurretik ere bazekien irakurtzen, amonak irakatsi baitzion; gogoan dituen lehenengo poeta maiteak Lawrence […]
Izenburua: Muskuiluak afaltzeko (Das Muschelessen) Autorea: Birgit Vanderbeke Itzultzailea: Ainhoa Irazustabarrena Argitalpena: Pasazaite, 2013 Lau kilo muskuilu eta lau kideko familia herren bat. Hori da liburuko agertokia, eta ez da aunitz aldatzen, liburu osoa zipriztintzen baitute erdirako nazkagarri bihurtu diren muskuiluek eta agertzen ez den aitarik gabeko (hobe) familiaren nondik norakoek. Narratzaile gazte baten […]
azaroa 26, 2013