Browsing Year »2013«

Idazleak mintzo: Eider Rodriguez

martxoa 11, 2013

Urte bat bete du elearazi atariak. Hori dela eta, aste ezohikoa prestatu dugu, egunero jarriko baitugu post bat; hori bai, asteburuan jai, elearaziko kideek ere lana ez den bestelako ospakizun moduak ezagutzen baitituzte. 2012ko martxoaren 11n ekin genion zorakeria honi, eta, bitxia bada ere, zorakeria elikatzen segitu nahi dugu. Gaizki eginikoetatik ikasi eta ongi eginikoei […]

Ikusezinei eta ikusgarri egiten zituenari

martxoa 6, 2013

Hau da Hugo Chavezi egiten diogun omenaldi xumea. Eduardo Galeanok 2004an, Italian, eman zuen hitzaldi baten pasarte bat ekarri nahi izan dugu hona, hain zuzen, Venezuelari eta komunikabideen manipulazioari buruz mintzo dena (inork gaztelaniazko hitzaldia ikusi nahi badu, youtuben du entzungai). Hitz egiatiak dira, bihotzetik ateratakoak, zintzoak eta aldarrikatzaileak. Bat egiten dugu hitz horiekin, bat […]

Autoreak plazara: Angélica Liddell

martxoa 4, 2013

(Irudia: www.revistadeteatro.com) Hitzen Uberaneko amuetako bati haginka eginez ezagutu nuen Angélica Liddell duela laupabost hilabete eta ordutik ezin izan dut burutik uxatu, zeharo harrapatuta nauka bere obraren zuzentasun basatiak, bere poemak irakurri nituenetik trabatuta dut eztarria, muturrean haragi zati lodi gordin odoltsu batekin ukabilkada bat eman balidate eta handik pare bat egunetara haragi xerra bera, […]

Amak eta Aitak: kronika apetatsu bat

otsaila 28, 2013

(Argazkia: euskonews atarikoa, Aramaioko familia bat 1865ean). (Oharra: hark esan omen zuen “ez dut astirik izan laburragoa egiteko” eta ni ere antzera ibili nintzen atzo, daneleegi ustezko objektibotasun disimulatuz makillatzeko testua, daneleegi eta asti gutxiegirekin nenbilen atzo danelekadei tekletatik urrun eusteko, hortaz, kronika erabat apetatsua dugu gaurkoa, esaldi luze eta parpailadunekin, neuk ere dut-eta hitz […]

EZ

otsaila 26, 2013

(Ilustrazioa: Roland Topor) EZ da astea EZkor hasiarazi nahi dizuegulako, eguneroko eginbeharrentzat deserosoa gertatzeaz gain askori umorea zeharo desinflatu dien azken asteotako elur eta euri jasekin bat eginez. EZ da horregatik, baina hala ere egin nahi dugu EZaren aldarrikapen txiki bat. EZ behin eta berriz errepikatuz korrontearen kontra ekiten jardun duenak edo korrontearen korrontetasun zalantzagarria […]

Sareko sasiak

otsaila 24, 2013

Berriako Hirudia ataleko zazpigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Literatur itzultzaileak itzultzen duela esaten duenean ea zergatik ez duen idazten galdetzen diote. Hori, eta zenbat hizkuntza dakizkien. Lehenengo galdera horretan bi aurresuposizio argi daude: «zergatik ez idatzi» galdetzean itzulpena bestelako jarduna dela esaten diote; «zergatik ez» […]

Nazioa, generoa eta antzerkia: bi Katalinak

otsaila 18, 2013

Titulurik luzeena zen aurtengo Literatur Eskolako afixan: Katalina Eleizegi eta Katalina Erauso. Genero eta nazio identitateak euskal antzerki modernoan. Hala etorri zen Amaia Alvarez Uria Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxera, pasa den larunbatean, azken urtetan landutako tesi anbiziotsua aurkeztera. Eleizegi (1889-1963) antzerki idazlea izan zen eta Erauso (1585-1650), berriz, erdi moja soldadua; biak sortzez donostiarrak […]

Autoreak plazara: Anaïs Nin

otsaila 11, 2013

Otsailarekin batera dakarkizuegu autore ezagun bat, tamalez apur bat ezkutuan geratu dena bere bizitzaren eta harremanen itzalpean. Autoreak plazara honetan saiatzen gara kanpoko autore bat ezagutarazten, normalean bere idatziren bat euskaratuz. Oraingoan, ordea, idazle honen bizitza dakarkizuegu, bideo batekin batera; ikus-entzunezkoan autorea bera mintzo zaigu, eta beste autore ez hain ezagun horietako batzuk aurkezten dizkigu, […]

Hadeel

otsaila 7, 2013

(Argazkia: Mark Kerrison) Dudarik gabe, Rafeef Ziadah poeta eta ekintzaile palestinarrak badaki mailua nola gaurkotu. Duela hiruzpalau urte taulatu batera estreina igo zenetik arrakasta izugarria lortu du eta youtube eta sare sozial ahalguztidun horien bitartez, mundu zabaleko milaka biztanle hunkitu ditu. Tartean gu. Gogoan izango duzuenez orain hilabete gutxi Ziadahren amorru tonuak euskaratu genituen eta […]

Itzultzaileak mintzo: Julia Marin

otsaila 4, 2013

Bagenuen gogoa elearazin antzerkiari tartetxo bat eskaintzeko. Antzerki testu apropos baten bila gabiltza, euskarara ekartzeko, baina aurretik, teorizazio apur bat egin nahi izan dugu. Horretarako, Julia Marin Arteagarengana (Lasarte-Oria, 1959) jo dugu, bera baita gaur egun antzerki itzulpenaren inguruan gehien hausnartzen eta jarduten duena. Hogei urte inguru daramatza Idazkuntza teknikak irakasten, Itzulidatz lan-taldearekin. Hamar urte pasatxo […]