(Irudia: Katsushika Hokusai) Izenburu ezin iradokitzaileagoa jarri zion Eider Rodriguezek larunbatean Pausuko Xaia ostatuan emandako eskolari. 35 lagun inguru bildu ginen, eta iritsi bezain pronto bete zuen Rodriguezek liburuz egur trinkozko mahai oso bat. Joseba Sarrionandiaren 1981-2001 bitarteko lanen irakurketa proposamen bat eskaini zuen oreretarrak, berriki defendatutako tesian oinarrituta. Azaldu zuenez, Sarrionandiaren obran itsas irudien […]
Otsailaren 15eko alean, Ortzadar kultur gehigarrian argitaratutako kritika. MARTUTENEZ (ETA ABAR) Martutene gisako hit bati buruz aritzeko ez baita sekula nahikoa izango liburua bera irakurtzea (liburua bera irakurtzea nahikoa lan izanik ere tamainagatik, autoreak erraz darabilzkien esaldi luze ederrengatik, liburuari inguruan hazi zaion aurarekiko beldurragatik), gisako hit bati buruz aritzeko eleberria bera irakurtzea bezain garrantzitsua izango […]
Azken hilabetean egin dizkioten elkarrizketa guztiak ikusita, zaila izanen dugu Beñat Sarasola Santamariari (Donostia, 1984) deus berririk ateratzea, baina saiatuko gara itzulpenera eta beste kontuetara lerratzen. Barka beza irakurleak, hala ere, errepikapen oro. Nazioarteko poeten lanak euskarara ekartzeko proiektua aurkeztu zuten joan den abenduan, eta sekulako arrakasta mediatikoa izan du. Ez da gutxiagorako, oso urriak […]
(Irudia: Annie Leibovitz) Heroinaz literatura egin zuena, hizkuntzaren birus menderaezinaren kontra borrokatu zena, drogak eta literatura arteko harremanaz jardutean ezinbestean aipatzeko izena, gehiegikerien errege: William S. Burroughs. Joan zen astean bete ziren 100 urte jaio zela. Gaur gurean haren narrazio bat euskarara ekarria. “Apaiza”, halaxe deitzen zioten “Laguntza txiki bat tuberkulosia borrokatzeko!”. Gabon gaua, drogazale zahar bat […]
(Natalie Ascenciosek margoturiko murala, Algonquin hoteleko Zirkulu biziotsua) Berriako Hirudia ataleko hogeita batgarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. «Zuek guztiok, gerrara joan zineten gizon gazteok. Belaunaldi galdua zarete… Ez duzue deusekiko errespeturik. Zuen burua ere edanen zenukete heriotzaraino». Hala esan omen zion Gertrude Steinek Ernest Hemingwayri, […]
(Irudia: Shearsman Books argitaletxearen webgunetik) Neure buruari galdetuz estatuaren barruan aliantzak eta ereduak eta lagunak bilatzeko orduan Hegoaldekook ez ote dugun gehiegi begiratzen ekialdekoengana mendebaldean ere izan ditzakegun adiskideez ahaztuta; eta kontuan hartuz, amaren guraso gaztelakoak lan bila hona etorri ostean neba-arreba guztiak ez zirela hemen gelditu, lehengusuek sustraiak landatu dituztela ozeanoaren ertz hartan ere, […]
otsaila 24, 2014