Browsing Month »martxoa, 2014«

Autoreak plazara: Djuna Barnes

martxoa 31, 2014

Ingelesezko idazketa modernistaren garapenean idazle garrantzitsua izan zen Djuna Barnes estatubatuarra (1892-1982). Emakume matxinoa izan zen, esperientzia berrien zalea, eta moral burgesa iraultzeko eta konbentzio artistikoak hankaz gora jartzeko beti prest zegoen. Aitaren ama, Zadel Turner Barnes, idazle, kazetari eta emakumeen burujabetzaren aldeko aktibista izan zen, eta eragin handia izan zuen Djuna Barnes neskatxarentzat; txikitan, […]

Esan ezin denaz (eta II)

martxoa 23, 2014

(Irudia: Andoni Canellada, Argazki Press) Berriako Hirudia ataleko hogeita hirugarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. «Emakumeok berez dagokigun espazio pribatuan geratu beharko genuke, gure gizonezkoen nahi eta beharrak asetzeko eta horien zerbitzura, aita-senar-semeen zoriontasuna helburu» esanen banu, baita hori tesitzat duen liburu arrazoitu bat idatziko banu […]

Literatura eta harrikoa

martxoa 20, 2014

Iruñeko Euskaldunon Biltokian bilduta binomio horren bueltan hausnartzera jarri gintuzten Irati Jimenezek eta Inma Erreak joan den zapatuan, Literatura Eskolako saioan, harrikoa ulertuz noski emakumeari historikoki eta gaur egun ere egokitu zaizkion ordaindu gabeko etxeko lanen ikur paradigmatiko gisa. Emakumeak eta literatura daude, beraz, izenburuaren azpiko sakonean. Kasualitateek eta egutegiak horrela nahi izan dutela-eta, aste […]

Itzultzaileak mintzo: Maria Colera Intxausti

martxoa 17, 2014

(Irudia: Maria Rey) Donostiarra da jaiotzez, baina EH eta Bartzelona artean bizi da azken urteetan. Horrela Ravaleko zeru urdinaren pean elkartu ginen duela pare bat aste Maria Colera Intxaustirekin, huntaz eta hartaz jarduteko. Irakurle gehienei ezaguna egingo zaie izena Colerak iaz euskaratu baitzuen Virginia Woolfen lanik sonatuenetako bat, Gela bat norberarena (consonni, 2013). Edonola ere, […]

Patti Smith

martxoa 14, 2014

(Irudia: Patti Smith, Finlandian egindako kontzertu batean). Patti Smith (Chicago, AEB, 1946) musikari eta poeta estatubatuarra. Chicagon eman zuen haurtzaro eta nerabezaroa, baina 20 urte ingururekin New Yorkera joan zen bizitzera, bizipen berrien egarri. Jende gehienak musikagatik (punka, rocka eta egile-abeslaria) ezagutzen badu ere, berandu antzean ekin zion ibilbide horri, hastapenetan askoz gehiago jorratu zituen […]

Alina Orlova

martxoa 13, 2014

Lituaniako Visagine hirian sortu zen Alina Orlova poeta eta musikaria (sortzez Alina Orlovskaya), 1988an. Lituanieraz, errusieraz eta ingelesez konposatzen eta kantatzen du, adituek diotenez indie folk estiloan. Oso gazte hasi zen abestiak konposatzen, ahotsa eta pianoa soilik. Jaioterriko zazpi eskoletako bost errusieraz baziren ere, jatorri poloniar-errusiarreko gurasoek (lituanieraz jakin ez arren) seme-alabak lituanierazko batera bidali […]

Sílvia Pérez Cruz

martxoa 12, 2014

Sílvia Pérez Cruz (Parafrugell, Girona, 1983) abeslari eta musikari katalana. Herri-musikaren eta jazzaren bueltako generoak lantzen ditu eta baten baino gehiagoren azala hunkitzen du bere ahots indartsuak eta abesteko modu apasionatuak. Solfeoa, pianoa, saxofoia eta kantua ikasten hasi zen haurtzaroan eta musika-ikasketak egin zituen Bartzelonako ESMUC eskolan. Hainbat taldetan eta kolaborazio-proiektutan aritutakoa da, eta duela […]

BI

martxoa 11, 2014

Bi urte dira blog honi ekin genionetik. Aurkezpenean genioen bezala, itzulpena eta literatura ardatz hartu genituen, sortzeko, ekartzeko, eztabaidatzeko eta hausnartzeko. Helburu horrekin azpidatzi ditugu ikus-entzunezkoak, egin ditugu itzulpengintzaren nahiz literaturaren gaineko gogoetak eta kritikak, ekarri ditugu autoreak eta obrak, izan gara hitzaldi eta jardunaldietan horien kronika idazteko… Orotara 170 post jarri ditugu. Gogotsu egin […]

Mercedes Sosa eta Violeta Parra

martxoa 10, 2014

Violeta del Carmen Parra Sandoval (1917-1967) San Fabián de Alicon sortu zen, Txilen, Santiago hegoaldean. Aita musika irakaslea zuen, eta ama laboraria. Txileko musikari handienetakoa izateaz gainera, eskultore, brodatzaile eta pintorea ere bazen. Ekintzaile politikoa ere bai, abesti batzuen letrari erreparatuz gero. Parra sendia oihartzun handikoa da, baina gaur egun, Violetarekin batera, haren neba Nicanor […]

Transfeminismoak, zer eta nola

martxoa 4, 2014

(Argazkia: Juan Carlos Ruiz, BERRIA) Ez da lehenengo aldia Itziar Ziga hizpidera dakarguna blog honetan. Errenteriar nomada ekintzaile feminista nekaezin aritu da azken hogei urteotan, eta beste batzuek ez bezala, paperera eramaten jakin du garaian garaiko hausnarketa eta borroka feministak; Andra aldizkarirako idatzi du, ex_dones mugimenduan jardun du Monica Boixekin batera eta, besteak beste, bi […]