Browsing Month »uztaila, 2014«

Juduak sionismoaren kontra, Alemanian Israelen alde

uztaila 28, 2014

(Irudia: NKUSA taldeko manifestazioa) Ezintasunetik idatzitako kolaborazioa da hau. Hitzok idazten ditudan bitartean egunkarietako zifrek gora egiten dute: 1030 hildako, 20 egun, 6.000 zauritu eta 200.000 errefuxiatu baino gehiago. Gazako errealitate gordina. Sarraski hau gelditzeko itxaropenarekin Euskal Herriko kaleak laster betetzen dira Palestinaren aldeko pankarta, kartel eta ikurrez. Herri txikienetan ere sarraskia gelditzeko kontzentrazioak egiten dira. Nolabait, […]

Autoreak plazara: Audre Lorde

uztaila 21, 2014

Zergatik? Hilabeterako adina mami eman zigun aurreko ostegun-ostiralean, transfeminismoa, kultur-aniztasuna eta estatugintza uztartzen saiatu ginen batzuk Baionan, hiru hitz potolo horiek izenburu zituen UEUko ikastaro batean. Baneraman boladatxo bat horrelako kontu serioez hain modu intentsoan hausnartu gabe, ohitura onak apur bat galduta eta sasoiz ere halamoduz. Esan eta batez ere entzundakoak datozkit orain etengabe, nolabaiteko bestondo politiko-poetikoan, asteburuan […]

Itzultzaileak mintzo: Arantzazu Royo Manterola

uztaila 15, 2014

(Argazkia: Zaldi Ero) Hernanin sortu zen baina Gros auzoan aurki dezakegu EIZIEk beste kulturgintzako elkarte batzuekin batera duen txokoan, Mila Garmendiarekin elkar harturik. Hogei urte pasa daramatza Arantzazuk EIZIE elkartean bulegari, eta bai lanbidearen barrunbeak bai ofizioak gurean egindako ibilbide hurbila ederki ezagutzen dituela esan daiteke, beraz. Ez dizkiogu barne kontuak kontatzeko eskatuko, nahiz eta […]

Latina, judutarra eta etorkina

uztaila 7, 2014

Sarrera-egilea eta itzultzailea: Elixabet San Sebastian Lasa Elearaziko lehen argitalpena denez, neure burua aurkeztuko dut lehendabizi. Elixabet naiz, tolosarra, eta laster bukatuko dut Itzulpengintza eta Interpretazio Gradua Gasteizen. Horrela ezagutu nuen itzulpengintzaren mundu miragarria, eta ez dut bertatik alde egiteko intentziorik. Eskarmentu handirik ez dudan arren, gogorik eta ilusiorik ez zait falta; hori omen da […]

Gibela dugu hauspo

uztaila 3, 2014

(Irudia: aranburuharategia.com) Berriako Hirudia ataleko hogeita zortzigarren eta azken artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Guztiek bigarren mailan jartzen duten pertsona horrek lehenengoan egoteko aski meritu badituela axiomatzat jotzen zuen Jonathan Swiftek. Hala gertatzen da liburu askotan, protagonista modura aurkezten zaigun hori baino maiteago ditugula bigarren mailako […]