(Marrazkia: Celedoño Otaño) Ez itxi niri zuen ateak, biblioteka harroputz horiek, Gainezka dauden zuen apalategietan falta zena ekarri baitizuet, Guztiz beharrezkoa zaizue-eta; Gerratik atera naiz eta liburu bat idatzi dut, Nire liburuaren hitzak ez dira ezer; beren asmoa, ordea, den-dena da. Walt Whitman Zarauzko Sanz Enean eman genion hasiera 2014/15 ikasturteko Literatura Eskolari larunbatean, Larraitz […]
Irudia: www.diken.com.tr ataritik moldatua. Urriaren 5ean Estatu Islamikoko soldaduek Suphi Nejat Ağırnaslı itzultzaile eta gerrillaria hil zuten Kobanên. Jatorriz turkiarra bazen ere, ikasketak amaitu eta muga zeharkatu zuen YPG eta YPJ taldeetako gerrillariekin batera borroka egiteko. Cihan Tekay kazetariak artikulu bat idatzi zuen Jadaliyya.com atarian bere omenez, eta horixe da hilabete honetan ekartzen dizuedana. Jatorrizkoa hemen. Suphi […]
Borrokalariak Kobanen. Irudia hemendik hartua. Narin borrokalari kurduak Kobanetik amari bidalitako gutun hunkigarria dakarkigu gure elearazle batek gaurkoan. Jatorrizkoa hemen. Ondo nago, ama Itzultzailea: Maria Colera Intxausti Ondo nago, ama. Nire 19. urtebetetzea ospatu genuen atzo. Nire lagun Azadek amei buruzko kanta polit-polita abestu zuen. Zurekin gogoratu, eta negarrez hasi nintzen. Ahots ederra dauka Azadek. […]
Irudia: Edu Gaviña Urriko elkarrizketarako Ana I. Moralesen (Bilbo, 1969) atea jo dugu, eta mamitsu erantzun digu. Moralesek Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta Genero Ikasketak, ondoren, Marylandekoan. Gaur egun, itzultzaile eta interprete lanetan dabil UPV/EHUn, eta Nazio Batuetan ere aritu izan da itzultzaile. Horrez gain, hainbat literatur lan itzuli ditu euskarara, tartean, Jane […]
(Irudia hemendik hartu dugu.) Duela zazpi urte hil zen, 90 zituela. Bere eserleku gogokoenean aurkitu zuten, liburu ireki bat magalean. Debrecen sortu zen, Hungariako ipar-ekialdean, 1917an, eta hungariar elite intelektualean hezi zen. Aitak latina irakatsi zion eskolara joan aurretik ere. Hungariar eta latin irakasle aritu zen. Bigarren mundu gerra eta gero hezkuntza ministerioan lan egin […]
Irudia: Aurtengo gonbidatuetako bat, John Malkovich, Marylin berdearena egiten Hiria lepoko akreditazioek eta “la bolsa o la vida” oihalezko poltsek hartu zuten hartan, neuk ere ikusi nituen zenbait film eta aditu mintzaldiren bat, jarraian botako dut aipagarriena iruditu zaidana gehi aletuko ditut kasu batean izan ezik nahiko kasualitatez hautatutako filmen arteko parekotasunak. Bihoazkie, bide batez, […]
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza proiektuaren barruan eta EIZIEk antolatuta, Itzultzailea sukaldean izeneko zenbait saiorekin jarriko da abian Shakespeareren ‘Ametsa’ biziarazten egitasmoa. Kristinaenea parkean 2016ko ekainaren 21ean estreinatuko dute Shakespeareren Uda-gau bateko ametsa antzerki lana (A Midsummer Night’s Dream), eta iragarri dutenez, euskaraz, gaztelaniaz eta ingeles modernoz eginen dira antzezpenak. Itzulpenaz Juan Garzia arduratuko da, […]
urria 29, 2014