Wanda handia!

urtarrila 16, 2015 @


Wanda_Jackson

(Irudia: RadioBroadcast) Aurreko astean Elvisi buruzko artikuluak izan genituen aldizkari eta egunkari ia guztietan. Rock ‘n’ Rollaren dinosauru horrek 80 urte beteko zituen iragan asteko ostegunean. Baina Elvis ezagunegia da; beraz, hilabete honetako ikus-entzunezkoarekin batera Elvisen laguntzari esker hasi zen emakume handi bat aurkeztu nahi dizuet (ezagutzen ez duzuenontzat): Wanda Jackson. Irailean kontzertu bat eman behar zuen Bilboko Kaf Antzokian, baina osasun arazoak medio, bertan behera gelditu zen. Wandak abentura txiki bat izan zuen Elvisekin, eta hasiera batean country musika egiten bazuen ere, Elvisek rock ‘n’ rolla egiteko aholkua eman zion. Herri txikietako kontzertuetan hasi eta urte gutxian Wanda Jackson rockabilly musikaren ‘erregina’ izendatu zuten. Bere ahots urratuaren antzekorik ez dago; esango nuke Wanda dela aurten egin dudan deskubrimendu musikalik handienetakoa, eta zuekin partekatu nahi dut.

Zuekin, ‘Let´s have a party’ abestia, on egin!