Hiru urte, hiru kantu

martxoa 10, 2015 @


dantza!

Ohitura dugunez, urteurrenaren astean kantuak azpidatzi ditugu. Oraingoan hiru, urteko bana. Altxa aulkitik eta mugi ipurdi, beso, burua!

las-dos-d “Gauzak izendatuko ditut”, Las dos D

Las dos D (bi Deak) taldea osatzen dute Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpa kubatarrek. Duela bi urteko udan Euskal Herrian izan ziren, eta bi hilabete pasatxotan berrogei kontzertutik gora egin zituzten. Urretxun emandako kontzertuaren harira erreportajea idatzi zuen Berrian Gorka Erostarbek. Kubako musika genero propioak ekarri zituzten gurera, habanerak, salsa eta sona kasurako, baina baita zenbait euskal kantu ere. Oraingoan, ordea, Eliseo Diego poeta kubatarraren hitzei jarritako musika dakarkizuegu, “Voy a nombrar las cosas” (Gauzak izendatuko ditut) kantua. Son en sus poemas (2014) da diskoaren izena; EGREM (Habana) estudioetan grabatu eta Ibon Larrañagak nahastu zuen Rock Izar Studion (Durango).

Uste eta espero dugu laster izanen ditugula berriz gure artean.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=GfQ5PiI5W9Q?list=UUxhicNHj5fM8zneHakXDscw]

“Min”, Johnny Cash

644651693a3d024f55a885eff540a147

Nine Inch Nails taldearena da jatorrizko bertsioa; hala ere, Johnny Cashen ahots zahartu, zartatu eta hunkigarriak harrapatu gintuen. Musikari indar gehiago emateko, soil-soilik dakarkizuegu, bideorik gabe. Letra bihotz-urragarriaren euskarazko itzulpena azpian irakur dezakezue.

http://www.ivoox.com

 

 

/player_ek_4188318_2_1.html?data=lZalmpiVfI6ZmKiakpiJd6KnmZKSmaiRdo6ZmKiakpKJe6ShkZKSmaiRjNbm1ZCaja%2FTrM%2Fi2pCww9jMcYarpJKxw9PJsMaftMbf1M7Zq8Lm1cqah5yncZU%3D&

Nire buruari min eman diot gaur

ikusteako ea oraindik sentitzen dudan

Oinazean jarri dut arreta,

hori baita benetako gauza bakarra

Orratzak zulo bat egin dit

betiko ziztada ezaguna

Guztia akabatzen saiatu naiz

baina dena oroitzen dut

 

Zer bilakatu naiz?

Ene lagun laztana

Ezagutzen dudan orok alde egiten du,

amaieran

Eta den-dena eduki zenezake:

nire hondakin-inperioa

Kale egingo dizut

Min emango dizut
Arantza-koroa hau daramat buruan

gezurteroaren aulkian

hautsitako gogoetez beteta

ezin baititut konpondu

Denboraren orbanen azpian

sentimenduak desagertzen dira

zu beste norbait zara

ni hemen nago oraindik ere

 

Zer bilakatu naiz?

Ene lagun laztana

Ezagutzen dudan orok alde egiten du

amaieran

Eta den-dena eduki zenezake

nire hondakin-inperioa

Kale egingo dizut

Min emango dizut

Berriz hasterik banu

hemendik milioka miliatara

neure burua zainduko nuke

topatuko nuke bidea

a3108222833_10“Mugarik ez”, Ilinx

Ilinx taldea Lviv eta Kopenhageko bi neska gaztek sortu zuten. “Gure musika sinplea da, politikoa, laguntasunean eta DIY (do it yourself) filosofian oinarritua hezurretaraino. Auto-stopean goaz gure kontzertuetara, lagunen gitarrekin jotzen dugu, eta gaztelu bat okupatzearekin amesten dugu…” diote web orrialdean. Berlinen zuzenekoak eskaini dituzte azken hilabete hauetan eta plazera da haien musika zuekin partekatzea. Informazio asko ez dagoen arren bandcamp orrialdea dute:

http://ilinx.bandcamp.com/album/demo-2012

 
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=SUX0HhfTTNA]