Hadeel

otsaila 7, 2013 @


6997280787_e51235a181_z

(Argazkia: Mark Kerrison)

Dudarik gabe, Rafeef Ziadah poeta eta ekintzaile palestinarrak badaki mailua nola gaurkotu. Duela hiruzpalau urte taulatu batera estreina igo zenetik arrakasta izugarria lortu du eta youtube eta sare sozial ahalguztidun horien bitartez, mundu zabaleko milaka biztanle hunkitu ditu.

Tartean gu.

Gogoan izango duzuenez orain hilabete gutxi Ziadahren amorru tonuak euskaratu genituen eta oraingoan beste harribitxi bat ekarri nahi izan dugu: Hadeel. Ziadahren lehen diskoa ere halaxe deitzen da, izan ere, oso izen esanguratsua da. Ziadahk azaltzen duenez, Hadeelek arabiarrez usoen urruma esan nahi du eta oso deitura ohikoa da. Horrez gain, bada Hadeel zehatz bat, bonba israeldar baten ondorioz zendu zen 9 urteko neskatila. Hain zuzen, haren omenez eta Palestinan hiltzen diren beste haur izengabeak gogoan hartuta idatzi zuen Ziadahk honako poema.

Bideoaren inguruko bi ohar labur. Lehenik, azpidazteko aukeratu dugun bideoaren bertsioa Masahiro Sugano zinemagilearen lana da, zeinak animazio eder bat atondu baitu Studio Revolt sormen-laborategiaren baitan. Bigarrenik, poemaren itzulpen osoa (ikus-entzunezkoarako moldaketarik gabe) ohi bezala irakurgai duzue post honetan bertan bideoaren ostean.

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=ghbAW23pCGk]

HADEEL

Hadeelek bederatzi ditu

Hadeelek bederatzi ditu

Ez barka, barka arren, Hadeelek bederatzi zituen

Gaur goizean bertan Hadeelek bederatzi zituen

Ofizial batek,

ofizial batek esan du haren heriotza min zutela

Ofizial israeldarrak esan du haren heriotza min zutela

Baina terrorismoa eten behar da

borroka eten behar da

erresistentzia eten behar da

Edo jarraituko dute

jarraituko dute

jarraituko dute

jarraituko dute

Gaza bonbardatzen

Gelditzen zaigun duintasun apurra abandonatu arte

Haiek nahi dutena hautatu arte

Haiek nahi dutena sinatu arte

Eta hil, hil, hil, hil arte,

isilik

Haiek nahi duten moduan

Badakizue

Segurtasun israeldarra absolutua da

Idatzia dago odolean, buldozerretan eta emakume bozeramaileen artean

Heriotza leunagoa baita emakume baten ahotan

Heriotza, diostate, dotoreagoa da emakume baten ahotan

Baina nork, nork esango dio Hadeelen amari

Buru-belarri ogia eta Zatar-a prestatzen

Usoak, usoak ez direla berriz Gaza gainean hegaldatuko

Usoak, usoak ez dira berriz Gaza gainean hegaldatuko

Hadeel joan da

Eta bere neba Ahmed itsu dago

Usoak, usoak ez dira berriz Gaza gainean hegaldatuko

Oroit dudan ezein otoitzek

Oroit dudan eta oroituko dudan ezein otoitzek

Ez zaitu bueltan ekarriko

Oroit dudan ezein otoitzek,

nire barnean bilatzen dudan ezein otoitzek

Ez zaitu bueltan ekarriko

zure burua estaltzen duzun bitartean Palestinako istorioetan

Ohepean ezkutatuta hurrengo soldaduaren zain,

atea botako dizuna

bizkarrean daramagun historiatik botako gaituena

Hadeel, Hadeel, Hadeel

Nork, zuetako zeinek esango dio Hadeeli hil zen egunean deus ez zela aldatu

Hurrengo bilera, hurrengo trena, hurrengo bilera, hurrengo trena

Pausarik ez, malkorik ez,

Merezi du prentsan argitaratzea?

Merezi du prentsan argitaratzea?

Soilik beste palestinar bat joan da, merezi du prentsan argitaratzea?

Solidaritatea urrutitik txiste doilor bat bezala

Haurrentzako istorio txar bat

Eta diostate, artean diostate

Negarrik ez martiriengatik

Negarrik ez martiriengatik

Negarrik ez martiriengatik

segi borrokan

segi borrokan

segi borrokan

segi borrokan

segi borrokan

Baina Hadeelen alde, Hadeelen alde emadazue soilik isiltasun une bat

Ez

Emadazue soilik zinezko erresistentzia une bat

Zinezko erresistentzia

Hartara zuek eutsi diezaiozuen gelditzen zaizuen duintasun apurrari

Hadeelen alde

Tags: