Baionan bideak urratzen (III)

uztaila 17, 2013 @


IMGP1996

Zin dagizuegu, hau azkena da. Ez dugu kaka gehiago emanen ikastaroarekin. Bideoan grabatu genituen zenbait irakasle eta ikasle, ordea, eta horiek erakutsi nahi dizkizuegu bilduma honi bukaera emateko. Irakasleei eskatu genien saioaren laburpen moduko bat egiteko, eta ikasleei, berriz, ikastaroaren iritzia emateko. Hauek dira emaitzak. Mila esker kameraren aurrean grabatzeko baimena eman zeniguten guztioi, badakigu batzuetan astun xamar jartzen garela elearazi gora eta elearazi behera.

Zoragarri pasatu genuen parte hartzaile guztiekin batera, horrela lan egitea ez da zama. Sarri arte!

Bakartxo Arrizabalaga, Itzulpengintza eta feminismoa

Joseba Ossa, Finlandia itzultzen: kultura (guretzat) arrotzetako literaturak euskaratzearen erronkak

Txiliku Aranguren, Testu dramatizatuen itzulpena

Aiora Jaka, Itzulpenaren boterea eta erresistentzia ahalmena: teoria postkolonialen ekarpena

Fernando Rey, Zuzentzaile baten barne-ahotsa

Ikasleak: Joana Pochelu, Santi Leoné, Galder Ruiz eta Itziar de Blas.

Aupa zuek!

UEU_elearazi

Tags:  ,