(Irudia: Patti Smith, Finlandian egindako kontzertu batean).
Patti Smith (Chicago, AEB, 1946) musikari eta poeta estatubatuarra. Chicagon eman zuen haurtzaro eta nerabezaroa, baina 20 urte ingururekin New Yorkera joan zen bizitzera, bizipen berrien egarri. Jende gehienak musikagatik (punka, rocka eta egile-abeslaria) ezagutzen badu ere, berandu antzean ekin zion ibilbide horri, hastapenetan askoz gehiago jorratu zituen artea (collageak, argazkigintza) eta literatura (poesia, batez ere). Izan ere, 29 urte zituela argitaratu zuen lehen diskoa, Horses. Horren ostean etorri ziren beste 10 disko gehiago, azkena duela 2012an, Banga.
Literaturan ere baditu zenbait harribitxi, kasu New Yorkera iritsi berritan ezagutu zuen Robert Mapplethorpekikoak kontatzen dituen liburua, Just Kids (Ecco, 2010). Memoria-liburu hunkigarri eta ikaragarri poetiko bat da, eta Mapplethorpek ateratako argazki zuri-beltzak ere baditu, zaleen gozamenerako. Patti Smith euskaraz irakurtzeko aukera bakarra Artium arte garaikideko zentroari eta Bassarai Edicionesi zor diogu, 2008ko azaroan plazaratu baitzuten Poesia izeneko edizio hirueleduna.
Gaur, aste musikatua ixteko dakargun kantua bertsio bat da, Them taldearen Gloria, hain zuzen. Indartsua iruditu zaigu, baina, Smithen kantatzeko modua, indartsua Smith bera, urteak joan urteak etorri. On egin!
Gloria
Norbaiten bekatuengatik hil zen Jesus, nireengatik ez behintzat
Lapur-lapiko batean urtuz
Karta salbai bat nire mahukan
Harrizko bihotz gotorra
Nire bekatuak neureak
Neuri dagozkit, neuri, neuri
Jendeak dio: Kontuz!
Baina niri bost
Hitzak ez dira
arau eta erregulazioak besterik, neuretzat, neuretzat
Gelan sartzen naiz, badakizu oso harro dirudidala
Hauxe da nire giroa, non dena baitago baimenduta
Eta feste honexetara noa eta asper-asper eginda nago
Leihotik begiratu eta azukretxo gazte hori ikusi arte
Parkemetroaren gainean, parkemetroan bermatuta
O, hain du itxura ederra, o, hain du itxura atsegina
Eta sentipen zoro bat dut: neure egingo dudala!
O, sorgindu egingo dut
Hemen dator,
Kalean behera oinez
Hemen dator
Nire atea gurutzatuz
Hemen dator
Etxeko harmailetatik gora
Hemen dator
Pasabidean zehar dantzan
Soineko gorri polit batekin
Eta o, hain du itxura ederra, o, hain du itxura fina
Eta sentipen zoro bat dut eta ai, neure egingo dut
Eta orduan norbait entzuten dut ate joka
Norbait entzuten dut ate joka
Eta erloju-dorre handiari begiratu eta
diot: ene, gauerdia da!
Nire kuttuna atetik sartu da
Besaulkian bermatu eta xuxurlaka ari da, pausoa ematen dut
Eta o, hain du itxura ederra, o, hain du itxura atsegina
Munduari esango diot neure egin dudala
Eta esan nion, maitea, nola duzu izena, bere izena esan zidan
Xuxurlatu zidan, bere izena esan zidan,
Eta izena du, eta izena du, eta izena du, eta izena du
G-L-O-R-I-A
G-L-O-R-I-A GLORIA! G-L-O-R-I-A GLORIA!
G-L-O-R-I-A GLORIA! G-L-O-R-I-A GLORIA!
Estadioan nengoen
20.000 neskato euren izenak oihukatzen
Ruth eta Maria baina esango dizut egia
Ez nituen entzuten, ez nituen ikusten
Begiak igo nituen erloju-dorre handira
Eta kanpaiak aditu nituen neure bihotzean joka
Dilin dalan dilin dalan dilin dalan
Dilin dalan dilin dalan dilin dalan
Minutuak zenbatuz, nire gelara etorri zinen
Eta xuxurlatu zenidan eta pausoa eman genuen
Eta o, hain zinen ona, o, hain zinen atsegina
Munduari esan behar diot neure egin zintudala,
neure egin, neure egin, neure egin neure egin
G-L-O-R-I-A GLORIA!
G-L-O-R-I-A GLORIA!
Eta dorreko kanpaiak joka, dilin dalan joka,
Kantuan,
Norbaiten bekatuengatik hil zen Jesus, nireengatik ez behintzat!
G-L-O-R-I-A GLORIA!
G-L-O-R-I-A GLORIA!
G-L-O-R-I-A GLORIA!
G-L-O-R-I-A GLORIA!
martxoa 14, 2014 @ Danele