garazi

Tafallan sortu zen Garazi Arrula Ruiz, 1987an. Atzerriko hizkuntzako irakasle-ikasketak, Itzulpengintza eta interpretazioa lizentzia eta Hizkuntzalaritza masterra egin ondoren, egun doktorego tesia idazten ari da autoitzulpenaren arloan. Orain baino lehen Anaïs Ninen Venusen delta (Txalaparta, 2013) ipuin-liburua eta F.Scott Fitzgeralden Plazeraren gau ilunekoak antologia (Elkar, 2014) euskaratu ditu, azken hori Iñigo Roquerekin lankidetzan. Genero-ariketak (Edo!, 2013) liburuko atal bat ere ekarri du, eta Sophie eta Baso iluna bildumako bi liburu (Desclée, 2014). Kolaborazioak egin ditu prentsan, hala nola, Berrian eta Jakinen. EIZIEko zuzendaritza-batzordean ari da 2013ko maiatzetik, Arrasateko Udal Liburutegiko literatura-solasaldiak gidatzen ditu eta blog honetako kide da hasieratik. Hainbat proiektutan jardun du itzultzaile edo hizkuntza-aholkulari, hala nola, hAUSnART aldizkarian eta Altaffaylla kultur elkarteko argitalpenetan.

Estekak:

15-05-09 (18)

Page last updated on 2013-06-06 at 7:39