Tim Burtonen hastapenetako altxortxo batekin gatoz oraingoan, Vincent izeneko 1982ko film laburrarekin, hain zuzen. Filmeko protagonista 7 urteko mutiko bat da, Edgar Allan Poeren literatura eta Vincent Price aktorea gustuko dituena. Lanaren oinarria Burtonek berak idatzitako poematxo bat da. Hona film laburra azpidatziekin eta poemaren itzulpena, noiz edo noiz Vincenten moduan sentitu diren guztientzat. Eskerrik beroenak Arrate […]
Atal honen helburua da mundu zabaleko idazleak, ezagunegiak izan ez arren guk arras interesgarritzat ditugunak, euskarara ekartzea. Hilero autore bat aurkeztuko dizuegu, zenbait datu biografiko emango eta garrantzitsuena, testuren bat itzuliko dugu. Pasarte laburrak edo poemak euskaratzea da gure asmoa, hartara unean uneko idazlearen literaturaren mokadutxo bat dastatzeko aukera izan dezazuen. On egin, beraz. Martxorako […]
Gerardo Markuleta euskal itzulpengintzaz orokorrean mintzo da elkarrizketa honetan, eta berriki plazaratu duen Jean Echenoz-en “Lasterka” (Meettok, 2011) obraz zehazkiago. Gerardo Markuleta esperientzia handiko itzultzailea izateaz gainera, baditu zenbait testu argitaratuak, poesia, batez ere. Echenozen lanaz gainera, Sergi Pàmies katalanaren “Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu” ipuin-bilduma euskaratu zuen iaz, Txalaparta argitaletxearen eskutik (hona, […]
Hasier Etxeberriaren elkarrizketa Bakartxo Arrizabalaga EIZIEko presidenteari. Bakartxo Arrizabalaga
martxoa 17, 2012