Irudia: Gertrude Käsebier Zitkala-Ša, Sioux herriko idazle, musikari eta eragile politikoa. 1876an jaio zen, Yankton erreserban, Hego Dakotan, eta 1938an hil, Washingtonen. Ama Dakota herrikoa zuen, eta aita, aldiz, europar jatorrikoa. Ama-izebek hezi zuten haurra, aitak etxetik alde egin baitzuen. Zortzi urte arte bizi izan zen erreserban, garai horretan jazo zen-eta bizitza errotik aldatuko zion […]
Artikulu hau Argia aldizkariko Zirtak sailean argitaratu nuen estreina, urriaren 26ko alean. Barkatu, Amaia Baldin eta atarikoetan ohikoa edo behintzat itxura onekoa bada nork bere idazketaren nondik norakoak zedarritzea gutxi gorabehera, edo behin hasita handinahiki egin nahi izatekotan, nork bere planteamendu estetikoa/literarioa/dena delakoa aurkeztea, berdin da oso hastapenetako tipikoa nork bere erreferentziak omentzea eta izen-abizenez […]
Irudia hemendik hartu dugu. Euren printzipioei traizio ez egiteko sari, eskaintza edo ohorei uko egin dieten artistak ugari dira. Guganainoko oihartzuna izan duen azken kasua, Jordi Savall musikari katalanarena. Biola jotzen du Savallek, eta antzinako musikan aditua izanik, viola da gamba izeneko biola-mota berezi-bereziari eskaintzen dizkio orduak. Interpretazio onenari saria eman nahi izan diote, aurtengo […]
Irudia: Edu Gaviña Urriko elkarrizketarako Ana I. Moralesen (Bilbo, 1969) atea jo dugu, eta mamitsu erantzun digu. Moralesek Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta Genero Ikasketak, ondoren, Marylandekoan. Gaur egun, itzultzaile eta interprete lanetan dabil UPV/EHUn, eta Nazio Batuetan ere aritu izan da itzultzaile. Horrez gain, hainbat literatur lan itzuli ditu euskarara, tartean, Jane […]
Irudia: Aurtengo gonbidatuetako bat, John Malkovich, Marylin berdearena egiten Hiria lepoko akreditazioek eta “la bolsa o la vida” oihalezko poltsek hartu zuten hartan, neuk ere ikusi nituen zenbait film eta aditu mintzaldiren bat, jarraian botako dut aipagarriena iruditu zaidana gehi aletuko ditut kasu batean izan ezik nahiko kasualitatez hautatutako filmen arteko parekotasunak. Bihoazkie, bide batez, […]
Irudia: Vivian Maier Artikulu hau Argia aldizkariko Zirtak sailean argitaratu nuen estreina, irailaren 14ko alean. Atarikoa Selfie dei niezaioke halaber estreinako zirtako honi, hitz horrek eraman ninduen-eta bestela gogoan solte eta konpromisorik gabe zebilzkidan zenbait ideia, erreferentzia eta burutazio teilatu kontzeptual beraren pean ohaidetzera. Azkenean, dena dela, erabaki nuen ezetz, ez bainuen neure burua katramilatu […]
(Autorearen irudia: Pelu Vidal) Droga latza [Irailaren 6ko alean Ortzadar kultur gehigarrian argitaratutako kritika]. Partitura gainaldeetan jartzen diren adagio, staccato eta bestelako tempo-markatzaileei zor diete izenburua post-it bizitza hauexek, doinuen presentzia ezin ukatuzkoa baita Iolanda Zúñigaren narrazio-bilduma Iñigo Roquek Pasazaiteren eskutik berriki euskaratuan, Idurre Eskisabelen hitzaurrearekin; eskaintzan bertan irakurtzen baitugu “bizitzen iraunarazle, euskarri eta gidari” dela musika. […]
Zergatik? Hilabeterako adina mami eman zigun aurreko ostegun-ostiralean, transfeminismoa, kultur-aniztasuna eta estatugintza uztartzen saiatu ginen batzuk Baionan, hiru hitz potolo horiek izenburu zituen UEUko ikastaro batean. Baneraman boladatxo bat horrelako kontu serioez hain modu intentsoan hausnartu gabe, ohitura onak apur bat galduta eta sasoiz ere halamoduz. Esan eta batez ere entzundakoak datozkit orain etengabe, nolabaiteko bestondo politiko-poetikoan, asteburuan […]
Pedro Mardones Lemebel idazle, artista eta militante txiletarra. 50eko hamarkadan jaio zen, Santiagon, langile-familia batean. Irakasle izateko ikasketak egin zituen eta ogibide horretan aritu zen tarte labur batez 70eko hamarkadaren amaieran. Garai bertsuan piztu zitzaion literaturarekiko interesa, eta 1983an lanetik bota zutenean (sexualitate hautua eta itxura zela medio) osoki lotu zitzaion literatur tailerrak antolatzeari eta sorkuntzarekin […]
Ekainaren 7ko alean Ortzadar kultur gehigarrian argitaratutako kritika. Hainbat herritan arrotz Egunkariko aipamenaren bitartez izan nuen estreina Biribilgune eleberri honen berri, harrigarriki, Gazteluma bekaren eskutik datorren lana izanik aurreikustekoa litzatekeelako aurrez ere propaganda pixka bat gehiago jasoko zuela beste kasu batzuetan horrela izaten delako. Bego horretan. Egunkariko aipamenean jakin nuen intrigazkoa-edo zela eleberria, inkesta bat zuela abiapuntu […]
azaroa 17, 2014