»danelesarriugarte«

 |  danelesarriugarte@gmail.com  |  104 posts



Itzultzaileak mintzo: Amaia Apalauza

urria 31, 2013

Urriaren azken hondarrarekin iritsi zaigu ofiziokideak hizketan ipintzeko ordua. Gaurkoan Amaia Apalauza (Iruñea, 1979) itzul- eta zuzentzailea ekarri dugu. Hizkuntzarekin lotutako hainbat lanetan ibilitakoa da Apalauza, doktoretza egina du dialektologian eta literaturako itzulpenak ere orraztu ditu, besteak beste, Ray Bradburyren Fahrenheit 451 (Txalaparta, 2010). Preludioa gehiago luzatu gabe,  hona hemen Zumaiako haizetean bildu genituenak. Mila esker […]

Ez da normala

urria 29, 2013

(Mirror, mirror. 1987. Carrie Mae Weems. Egin klik irudian obraren sorpresa deskubritzeko) Hemendik aurrera bi hilabetean behin (gutxi gorabehera) kolaboratuko dut Noticias taldearen Ortzadar gehigarriarekin. Liburu-kritikak idatziko ditut. Lehen fruitu hau urriaren 26ko alean argitaratu zen.

Autoreak plazara: Clarice Lispector

urria 21, 2013

Udako lehorteari aurre egin asmoz BERRIAkoek liburutegi intimoak izeneko atal bat jarri zuten martxan aurten, eta hainbat diziplinatako artistari eskatu zieten haien bizitzako liburu garrantzitsuenez jardun zezatela. Miren Gaztañaga aktoreari egindako elkarrizketari esker deskubritu genuen guk Clarice Lispector (Txetxelnik, Ukrania, 1920 – Rio de Janeiro, Brasil, 1977) idazle brasildarra. Judua izanik Lispectorren familiak Europa utzi […]

Ikusezina ikusten ikasten

urria 17, 2013

Ekainetik kalean den arren, joan zen astera arte ez zuten aurkeztu Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak artikulu-bilduma Edo! argitaletxekoek. Hernanin egin zuten, Biteri kultur etxean, eta liburuaz aritzeko ez ezik, galera-asmorik gabeko argitaletxe berezi horren urteurrena ospatzeko ere baliatu zuten aukera. Okasioak merezi zuelako, hainbat parte-hartzailek girotu zuten ilunabarra, lepo egindako aretoan, eta saioaren aurretik garagardotxo bat hartzeko astia izango zutela […]

Itzultzaileen egune(roko)rako aipuak

urria 9, 2013

(Irudia: 30,000 libururekin osatutako Babel dorrea, Marta Minujin artista argentinarrarena, Buenos Airesen 2011n. Hemendik hartua) 2013ko irailaren 30ean gauza asko gertatu ziren, alde batetik beti-betikoak-betikoan jardun zuten, eta, bestetik herritarrak elkarrekin aurrera egin genuen, txoriak maite ditugulako. Edonola den ere, irailaren 30ak, berez, ospakizuna behar zuen izan elearazleontzat, egun horretan hil baitzen Jeronimo Estridongoa eta […]

Emakume bat odoletan

iraila 23, 2013

(Irudia: Liburuaren azalaren zatitxo bat, Julia D. Vázquezen argazkia). Aurreikuspenak Udan irakurri nuen Sangrantes (Origami, 2013), Luna Miguel (Madril, 1990) poeta eta blogari madrildarrak apailatutako poesia-bilduma. Irrikaz jaso nuen buzoian abuztuaren erdialdean, inguruetako dendetan/liburutegietan haren bila joan-etorri zenbait egin ostean, azkenean amore eman eta argitaletxearen beraren webgunean eskatu nuen-eta. Hilekoaren gaia desmitifikatzeko, ikusgarri egiteko eta […]

David Foster Wallace akorduan

iraila 12, 2013

(Irudia: Getty Images). Bai, berriro ere. Duela bost urte, gaurko egunez, arratsalde partean (zilegi bekit ordutegi-arloko alde geografikoari jaramonik ez egitea), David Foster Wallacek bi orrialdeko agur-ohar bat idatzi eta The Pale King egun hartara arte jorratzen aritu zen eleberri amaitu-gabea kaxatan antolatu zuen, segidan Karen Green emaztearekin konpartitzen zuen Claremont-eko (Kalifornia, AEB) etxeko patiora […]

Euskararako itzulpengintza: azkenaldiko joerak (II)

uztaila 30, 2013

(Irudia: Txalapartak berriki argitaratu du Munduko Bandarik Txarrena komikia, Bego Montoriok euskaratua) Bigarren egunean adibide zehatzetan jarri zuten fokua hizlariek, eta Japoniako literaturara, komiki-itzulpenera eta Calderón de la Barcaren antzerkira gerturatu gintuzten Ibon Uribarrik, Bego Montoriok eta Xabi Payak, hurrenez hurren. Jauzia sortalderantz Ibon Uribarri irakasle eta itzultzaileak lan handia egin du itzulpen-ikasketen arloan, horren […]

Euskararako itzulpengintza: azkenaldiko joerak (I)

uztaila 29, 2013

Garazi Arrula Ruiz eta Danele Sarriugarte Mochales (Oharra: azkenaldian gure kronikek bere ohiko gatza eta piperra galdu dutela jakinarazi digutenez neurri drastikoak hartu behar izan ditugu oraingo honetan; izan ere, elearazitiko oporrak hartu aurretik idatziko dugun azkenetarikoa da eta ez genuke nahi gure fansak zapuzterik). Eako Poesia eta Intsektuak herri-jaialdi literarioan ederto pasa ostean (conga-pogo […]

Baionan bideak urratzen (I)

uztaila 15, 2013

Itzulpena eta feminismoa[1] Sutsu eman genion hasiera bi hilabetez iragarri ostean azkenean joan zen astean egin genuen eta normalean gertatu ohi denez hain azkar pasatu zitzaigun udako ikastaroari: “Itzulpenaren teoria eta jarduna: bideak urratzen”. Hain justu, Bakartxo Arrizabalagaren eskutik gozatu genuen lehen saioaz; itzulpengintza eta feminismoa uztartu zituen EIZIEko lehendakari ohiak, erantzunak emateko bainoago, galderak […]