(Argazkia: Mark Kerrison) Dudarik gabe, Rafeef Ziadah poeta eta ekintzaile palestinarrak badaki mailua nola gaurkotu. Duela hiruzpalau urte taulatu batera estreina igo zenetik arrakasta izugarria lortu du eta youtube eta sare sozial ahalguztidun horien bitartez, mundu zabaleko milaka biztanle hunkitu ditu. Tartean gu. Gogoan izango duzuenez orain hilabete gutxi Ziadahren amorru tonuak euskaratu genituen eta […]
(Argazkian Silvia L. Gilen liburuaren azala) 2013ko lehen saio feministarako izenburu luzeko liburua hartu dugu esku artean: Nuevos feminismos. Sentidos comunes en la dispersión. Una historia de trayectorias y rupturas en el Estado español (Traficantes de Sueños, 2011). Silvia L. Gil da autorea, Madrilen eragiten duen ekintzaile feminista, batez ere La Eskalera Karakola kolektiboaren baitan. […]
(Argazkian Tzara eta bere monokuloa, lagun bereizezinak) XXI. mendearen 10eko hamarkadan ondo sartuta gauden honetan laster hasiko dira abangoardia artistiko europarrak euren 100. urteurrena ospatzen eta museoak makro atzera begirakoak antolatzen; dadaismoaren efemeriderako kasu hiru urte besterik ez dira falta. Alde batetik, beraz, harrabotsari aurre hartu nahi izan diogu, eta bestetik aitzakia aproposa iruditu zaigu […]
“Mugaldeko jendeak behelaino begirada du.” Hitzen ondoeza, Joseba Sarrionadia Gloria Anzaldúa (AEB, 1942-2004) –norbaitek galdetu baino lehen, bai, abizena euskaldun jatorrikoa da, XVI. mende inguruan kontinente amerikarra sarraskitzera joan ziren euskaldun ugari horietakoren batek laga zion opari–, poeta eta teorialari chicana, hain zuzen, chicano kulturaren teoria, queer teoria eta feminismoa jorratu zituena bere ibilbide akademiko zein […]
Argazkia: EHU (Elizabete Manterola irakasle eta lagunak bidali digu kronika hau. Bihotz-bihotzez eskerrak gure amuei tira egitearren eta gainera hain modu dotorean!) Axun Aierberen omenezko hirugarren itzulpen tailerra Durangoko azoka igaro berritan eta Gabonetako oporrak hartu aurretik, itzulpenaren inguruko hitzordu interesgarria izan genuen EHUren Letren fakultatean. Axun Aierberen omenezko itzulpen tailerra antolatu zuen aipatu fakultateko […]
(Argazkia liburuaren azalekoa: Rodrigo van Zeller) Kronika hau gaurko egunean argitaratzean badakigu nahiko kamikaze dihardugula, edo hala lirudike ahalik eta irakurle gehien lortzearen ikuspuntutik behintzat. Dena den, gutako askok gaur gauean gure etxe guztiz laikoetan Ama Birjina Jesukristoz erditu zela ospatuko dugun honetan, ohikoa denez neurriz kanpo jan eta edanez (arlo ekonomikoan zein digestiboan), polita […]
Pasa den larunbatean Literatura Eskolako trukeurtearen hirugarren saioa eta itzulpengintza ardatz izan duen bigarrena egin zen Oreretako Mikelazulo espazio xarmantean. Itzultzaile aitzindariak izan zituen abiapuntu Karlos del Olmo (Barakaldo, 1958) maisu, filologo eta itzulpen masterdunak, zeina itzultzaile-interpretea baita erakunde ofizial batean eta zenbait literatur sari ospetsu irabazi baititu, edo behintzat informazio horixe azpimarratzea erabaki du […]
eta guztiek zioten: “Chinaski, Chinaski, zinez gizon handia haiz…” Soilik mitozaleentzat (edo batez ere). Charles Bukowski (Alemania, 1920 – AEB, 1994) autore eta poeta estatubatuar aski ezaguna, Kalifornia horailaren alde ilunenak zorrozki deskribatu zituena; alkoholikoa, jokalaria, misantropoa. Euskaraz irakurri dizkiogu hainbat: (argitaraturikoak aipatzearren) Mikel Olanoren eskutik Infernuko hesteetan (Elkar, 2008) eta Satanen seme (Elkar, 2007) […]
(Irudia Spencer Tunick argazkilariarena da) Pasa den hilabetean, irailaren 30ean, eman zitzaion hasiera Donostiako Emakumeen Etxeak aurtengo ikasturterako antolatu duen Irakurle Eskola Feministari, pentsamendu feminista aztertzea helburu duen guneari, zeina Iratxe Retolazaren (besteak beste: literatura kritikari eta ikerlaria, feminismo literarioez diharduen Sareinak blogaren sortzaileetakoa, EDO! argitaletxe berriki eratuaren eragileetakoa) gidaritzapean aurrera eramaten baita. Saioak bi […]
Zenbat emakume erail, bortxatu, zapaldu zituen indarkeria matxistak atzo, herenegun, iaz? Eta zenbat erailko, bortxatuko, zapalduko ditu gaur? Ehunka, milaka, milioika. Gehiegi. Emakume bakarra gehiegi. Jakitun gara, indarkeria matxista egunero, maila guztietan eta alor guztietatik borrokatu beharreko erasoa dela, aldaketa apurka gauzatzen joango dela eta guk tinko eutsi behar diogula egunez egun jendarte ereduak inposatutako […]
otsaila 7, 2013