Browsing Category »Hausnarketa«

Ez da normala

urria 29, 2013

(Mirror, mirror. 1987. Carrie Mae Weems. Egin klik irudian obraren sorpresa deskubritzeko) Hemendik aurrera bi hilabetean behin (gutxi gorabehera) kolaboratuko dut Noticias taldearen Ortzadar gehigarriarekin. Liburu-kritikak idatziko ditut. Lehen fruitu hau urriaren 26ko alean argitaratu zen.

Enaren mintzoa

urria 27, 2013

(Irudia: txoriartean blogetik hartua) Berriako Hirudia ataleko hamaseigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila.   Emakume bat eta bi seme-alabak aitaren zain daude, lan-bidaia batetik etortzear dena. Maitearen jakirik gogokoena delako lau kilo muskuilu prestatu ditu emazteak, hortik liburuaren izenburua. Zain daude, lau orduz eta ehun orrialdetan […]

Tik-tik-tik…

urria 6, 2013

(Irudia: Moskuko Sobietarren Jauregia izanen zena) Berriako Hirudia ataleko hamabosgarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila.     Aristotelesek zioen gizakiak berezkoa duela jakin-mina. Galderak egiten ditugu, erantzun egarriz ibiltzen gara, eta nekez ematen dugu amore gertaera orori arrazoi edo zergati bat bilatzeko teman. Mitoak, ipuinak eta […]

Emakume bat odoletan

iraila 23, 2013

(Irudia: Liburuaren azalaren zatitxo bat, Julia D. Vázquezen argazkia). Aurreikuspenak Udan irakurri nuen Sangrantes (Origami, 2013), Luna Miguel (Madril, 1990) poeta eta blogari madrildarrak apailatutako poesia-bilduma. Irrikaz jaso nuen buzoian abuztuaren erdialdean, inguruetako dendetan/liburutegietan haren bila joan-etorri zenbait egin ostean, azkenean amore eman eta argitaletxearen beraren webgunean eskatu nuen-eta. Hilekoaren gaia desmitifikatzeko, ikusgarri egiteko eta […]

Gela barrenean aske

iraila 16, 2013

Testua: Maialen Berasategi Eredu eta oinarri dela, eta euskaraz ez geneukala: bi arrazoi soil, beste askoren artean, Virginia Woolfen A room of one’s own itzultzeko. Asmo horixe iragarri zuen Consonni Bilboko arte ekoizleak 2012an, «emakumeok lan egiteko, hausnartzeko eta sortzeko behar dugun espazio propio publiko nahiz pribatuaren aldarrikapen gisa», eta, diru bilketa kolektibo baten laguntzaz, […]

Itzultzaileak mintzo: Itziar Otegi

iraila 9, 2013

(Argazkia: Copyright Edorta Sanz) Alaba txikiarekin etorri da Gasteizko El Pilar gizarte-etxean genuen hitzordura Itziar Otegi (Oiartzun, 1972). Lanera joan ohi da hara, itzultzaile autonomo baitabil gaur egun. Interpretea ere bada, eta nazioarteko erakunde batean jardun izan du. Irakasle aritu zen bolada batez Gasteizko Letren fakultatean, eta 31eskutik blogean idazten du noiz edo noiz. Literaturaren […]

Itzulpena ere post denean

uztaila 27, 2013

(Irudia: Os Filhos de Pindorama, Théodore de Bryren grabatua. Brasilen, 1557an) Berriako Hirudia ataleko hamalaugarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Susan Bassnett eta Harish Trivedi itzulpen teorialariek kontatzen dute XVI. mendean Tupinambà tribuko kideek apaiz katoliko bat irentsi zutela egungo Brasilgo lurretan. Errespetuzko eta miresmenezko keinua […]

Ama-aitarik gabeko gunea

ekaina 30, 2013

Berriako Hirudia ataleko hamahirugarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Esaten da Phillip Rothek idazketaren arteari buruzko aholku hau eman ziola Ian McEwani: «Idatzi gurasoak hilda baleude bezala». Badirudi gurasoen onespena bilatu gabe idazteko gomendioa zela, gurasoen muga etiko edo moralen zamarik gabe, alegia; idazlea aske senti […]

Itzultzaileak mintzo: Inma Errea

ekaina 24, 2013

(Irudia: Erkuden Aldasoro Errea) Inma Errea (Iruñea, 1960) elkarrizketatu dugu mintzo-diren-itzultzaileen ekaineko atalerako. Iruñeko Udaleko itzultzaileak gogoeta sakonak eta jakingarriak dagizki prestutasunez bidali dizkigun erantzunetan. Ez gara, hortaz, sarreran luzatuko. Eskerrik beroenak Inmari eta zuei, aldiz: on egin! Elearazi: Kazetaria zara ikasketaz, eta hala izan zara lanbidez ere hainbat urtetan. 90. hamarkadako amaiera aldera, baina, […]

Irakurle txokoen 3 E-ak: eleberria, egungoa eta etxekoa

ekaina 9, 2013

(Irudia: 111Akademia. Aurten ere elkartu ziren Literaturian irakurle taldeak) Berriako Hirudia ataleko hamabigarren artikulua da hau, bertsio luzean. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Bakarka egiten den jardunetako batek, behintzat, ez du zertan bakardadean bukatu. Azken hamar-hamabost urteotan irakurle talde/txoko/solasaldi/eta abarrak finkatu egin dira gurean, fenomeno kultural ez ezik sozial […]