Browsing Category »Ikus-entzunezkoak«

Mercedes Sosa eta Violeta Parra

martxoa 10, 2014

Violeta del Carmen Parra Sandoval (1917-1967) San Fabián de Alicon sortu zen, Txilen, Santiago hegoaldean. Aita musika irakaslea zuen, eta ama laboraria. Txileko musikari handienetakoa izateaz gainera, eskultore, brodatzaile eta pintorea ere bazen. Ekintzaile politikoa ere bai, abesti batzuen letrari erreparatuz gero. Parra sendia oihartzun handikoa da, baina gaur egun, Violetarekin batera, haren neba Nicanor […]

Zergatik da X letra ezezaguna?

iraila 2, 2013

Irailarekin batera hemen gara berriz. Oporren osteko depresioa arintzeko eta xuabe hasi behar denez, bideo labur bat dakarkizuegu. Zergatik adierazten du X letrak ezezaguna den hori? Zergatik X eta ez A? Nondik dator joera hori? Guztiok eginen genuen noizbait galdera hori, matematika eskolan bada ere. Erantzuna Terry Moorek ematen digu, TED etxeko hitzaldi honetan. On […]

Baionan bideak urratzen (III)

uztaila 17, 2013

Zin dagizuegu, hau azkena da. Ez dugu kaka gehiago emanen ikastaroarekin. Bideoan grabatu genituen zenbait irakasle eta ikasle, ordea, eta horiek erakutsi nahi dizkizuegu bilduma honi bukaera emateko. Irakasleei eskatu genien saioaren laburpen moduko bat egiteko, eta ikasleei, berriz, ikastaroaren iritzia emateko. Hauek dira emaitzak. Mila esker kameraren aurrean grabatzeko baimena eman zeniguten guztioi, badakigu […]

Metaforikoki hizketan

maiatza 13, 2013

(Irudia: www.ted.com) Metaforei buruzko hitzaldi batekin gatoz oraingoan, James Geary hizlari duena, TED ataritik hartutakoa. Geary estatubatuarra da sortzez, baina aspalditik bizi da Londonen. Time aldizkariko lehenengo editorea izan zen Europan. Kazetaria izateaz gainera, idazlea ere bada, eta bereiziki aforismoak maite ditu. Izan ere, berea da ingelesezko aforismo bildumarik handiena, eta horiek biltzen dituen zenbait liburu argitaratu […]

Old Crow Medicine Show

martxoa 15, 2013

Astea ongi bukatzeko eta astebururako prestatzeko, Old Crow Medicine Show talde amerikanuaren Wagon Wheel edo Gurdi-gurpila euskaratu dugu. Taldekideak New Yorkeko karriketan hasi ziren jotzen, eta handik Kanadara jo zuten, nekaezin beti. Bide horretan, taldea ezagutarazteaz gainera, arrakasta hasi ziren lortzen, baina oso ttanttaka. Atzera Ipar Karolinan zeudela, farmazia baten parean jotzen, handik pasatzen zen […]

Nina Simone

martxoa 14, 2013

Nina Simone, pasaporteko izenez Eunice Kathleen Waymon (AEB, 1933 – Frantzia, 2003)  kasik aurkezpenik behar ez duen musikari aparta; pianojolea, abeslaria eta konpositorea, AEBetako beltzen eskubide zibilen aldeko borrokalari nekaezina. “Soularen abade gorena” izendatuak txiki-txikitatik agertu zuen musikarako dohain aparta, hiru urterekin pianoa jotzeko gai zen. AEBetako musika eskola handienetan sartzen saiatu zen, Filadelfian zein […]

Musica Nuda

martxoa 13, 2013

Atzoko musikari frantsesetatik Italiara eginen dugu salto, Musica Nuda taldearekin. Petra Magoniren ahotsa erraz bezain ederki doitzen zaio Ferruccio Spinettiren kontrabaxuari. Beste talde batzuekin eta nor bere kasa aritu bada ere, 2003an elkar ezagutu zutenetik bide berean ari dira. Bikoteak jazz estilo berezi bat ematen die askotariko abesti klasiko/tradizionalei, eta hamaika talderen kantuak bertsiotu dituzte, […]

ZAZ

martxoa 12, 2013

Ospakizunetarako ezinbestekoa da musika. Hortaz, urteurrena dela-eta, belarriak goxatzeko moduko lau kantu azpidatzi ditugu, gaurtik hasita ostiralera arte goizak piztu ditzaten. Lehenengoa Zaz frantziarraren bat dugu, “Je veux” (Nahi dut) bere abesti ezagunena hain zuzen, azkenaldiko terminologian biraltzat hartu daitekeen bertsio batean. L’express kateak grabatutakoa da. Gehiegi luzatu gabe, gozatu eta eguerdi on! [youtube=http://www.youtube.com/watch?v=oih-CrwuYDU]

Autoreak plazara: Anaïs Nin

otsaila 11, 2013

Otsailarekin batera dakarkizuegu autore ezagun bat, tamalez apur bat ezkutuan geratu dena bere bizitzaren eta harremanen itzalpean. Autoreak plazara honetan saiatzen gara kanpoko autore bat ezagutarazten, normalean bere idatziren bat euskaratuz. Oraingoan, ordea, idazle honen bizitza dakarkizuegu, bideo batekin batera; ikus-entzunezkoan autorea bera mintzo zaigu, eta beste autore ez hain ezagun horietako batzuk aurkezten dizkigu, […]

Hadeel

otsaila 7, 2013

(Argazkia: Mark Kerrison) Dudarik gabe, Rafeef Ziadah poeta eta ekintzaile palestinarrak badaki mailua nola gaurkotu. Duela hiruzpalau urte taulatu batera estreina igo zenetik arrakasta izugarria lortu du eta youtube eta sare sozial ahalguztidun horien bitartez, mundu zabaleko milaka biztanle hunkitu ditu. Tartean gu. Gogoan izango duzuenez orain hilabete gutxi Ziadahren amorru tonuak euskaratu genituen eta […]