Browsing Category »Kronikak«

Idazleak itzultzaile: Uxue Alberdi

urria 19, 2012

Atal berria abiatzen dugu gaurkoan Elearazin, Idazleak Itzultzaile, literatura sistemetan askotan eta gure egoera diglosikoan are sarriago elkartzen baitira bi ogibideok. Itzultzaileak Mintzo atalaren ildotik itzulpengintzaren hainbat aspektu jorratu dituzten autoreak elkarrizketatuko ditugu, horien hitzak interesgarriak eta argigarriak izango direlakoan. Sorta estreinatzeko Uxue Alberdirekin (Elgoibar, 1984) jardun dugu, izan ere, atzo bertan aurkeztu zen Donostiako […]

Erbestea itzultzen

urria 8, 2012

“Es en la literatura donde encontramos la huella profunda de la incurable herida que marcó aquel exilio tan largo, aquel destierro que resultó ser permanente” Carlos Blanco Aginaga Ostiralean “Translation Zones, Translation Cities” hitzaldira joateko aukera izan genuen, Gasteizeko Letren Fakultatean Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeak antolatutako sinposiora. Aiora Jaka itzultzaile eta irakasleak egin zituen […]

LITERATURA UNIBERTSALA: Ahal bezain hurbil, behar bezain urrun! (II)

ekaina 29, 2012

Astearte iluntzean ez zen, tamalez, egunean zehar metatutako sapa apalduko zuen galernarik sartu eta ekainaren 27a udako egunik sargoriena izango zelako profeziarekin iratzarri gintuen irratiak biharamunean. Bederatzietarako bagenekien iragarpena gupidagabeki beteko zela, hala ere, beste hiru hitzaldi mamitsu aditzeko gertu eta, halaber, parte hartzeko gogotsu agertu ginen Markeskuara, bigarren eguna praktikoagoa izango baitzen.

LITERATURA UNIBERTSALA: ahal bezain hurbil, behar bezain urrun! (I)

ekaina 28, 2012

Bai, izenburuko bigarren zatia lapurtua da, Juan Garzia edo beste itzultzaile eskarmentaturen bati entzuna da, eta ez, ez gara atalkako foiletoietara biziatu. Astearte eta asteazkenean UEUk eta EIZIEk elkarlanean antolaturiko “Literatura Unibertsala itzultzen” ikastaroan izan ginen Eibarren, eta horren harira, bi egun horietako kronika bana ekarri dugu, twitter maite ez eta izan ez zinetenontzat. Hogeita […]

Literatura eta konpromisoa

ekaina 18, 2012

Edo, literatura ala konpromisoa? Izan ere, kanonarentzat uztartu ezinak bide dira bi hitz lodikote horiek, eta obraren kalitatea mantenduko bada, gela diferentetan lo egin beharko dute. Orain aste batzuk, alabaina, literatura eta politika bateratu daitezkeela, are bateratu beharko liratekeela uste duten bi autorek gaiaren inguruan egindako hausnarketez gozatzeko parada izan genuen Getariko turismo bulegora hurbildu […]

LITERATURIA: zugandik hain hurbil, urrun!

ekaina 4, 2012

Igandea. Goizeko hamarrak. Literaturia. Zortea izan genuen eta bi autobus eta metroa besterik ez genituen hartu behar izan atzoko egunaz gozatzeko. Baina kasu, Larrabetzu ez dago urrun, besteok omen Larrabetzutik urrun. EIZIEren eskutik mahai-ingurua egin zuten Angulerin, “Idazlearen eta irakurlearen artean, itzultzailearen itzala” izenpean. Elkarteko kide Miren Ibarluzearen gidaritzapean, Xabier Mendiguren Elizegi editoreak, Iban Zaldua […]