Browsing Category »Uncategorized«

Adiorik ez

martxoa 11, 2015

(Irudia: Garazi Ugalde) Elearazle agurgarriok: Gaur, martxoaren 11n, hiru urte egin ditu elearazi atariak. Urteotan hamaika testu, hitz, solas, ideia euskaratu, kopiatu, itxuraldatu ditugu, eta biziki kontent gaude egindako ibilbidearekin. Guretzat oso aberasgarria izan da, eta uste dugu ekarpen polita egin diogula literaturaren eta itzulpenaren arteko amodio-gorroto harremanari. Guztiak omen du amaiera bat, ordea, eta […]

Prousten itzulpenaren aurkezpeneko hitzak

abendua 24, 2014

Joxe Austin Arrietak helarazi digu gaurkoa. Duela lau urte ekarri zuen euskarara Marcel Proust idazle frantsesaren eleberri-sorta luzeko lehenengo alea, Literatura Unibertsala bildumaren barruan: Swann-enetik. Aurkezpenarako idatzitako hitzak dituzue hauek. Prousten itzulpenaren aurkezpeneko hitzak (2010eko martxoan) Joxe Azurmendi, “Azken egunak Gandiagarekin” bere azken summa filosofiko-existentzial zoragarri horretan, beste hamaika mila gogoeta eta argibide gogoangarriren artean, […]

Infernuko Mojak eta A Wall Is A Screen

apirila 7, 2014

(Irudia: A Wall Is A Screen, Hanburgo) Kaixo ‘Elearazi-zale’ guztioi! Galder naiz, orain dela lau aste Danelek eta Garazik jaurti zuten amuari koxk egin dion arrainetako bat. Euskal itzulpengintzaren inguruan komunitatea sortzeko beharraz aritu zitzaizkigun elearazi.org webgunearen bigarren urtemugan, eta halaxe izan behar dela uste dut nik ere, komunitatearen bidez eztabaidari eta sorkuntzari ateak ireki […]

Bideak urratzen

maiatza 16, 2013

(Irudia: UEUko 2013ko udako ikastaroen kartelaren zatia) Lau hamarkada daramatza UEUk euskal unibertsitatearen alde lanean, bideak urratzen. Halaber, aurten 41. urtea du erakundeari herritarren artean sona gehien eman dion egitasmoak: Udako Ikastaroak. Argitalpen-zerbitzua, urte osoko ikastaroak eta graduondoak ere eskaintzen dituzten arren, batik bat ekainaren amaieran eta uztailaren hasieran forma hartzen duen lan nekaezinaren bitartez […]

ZORIONAK, DANELE!

iraila 13, 2012

Danele Sarriugarte Mochales (geografikoki gipuzkoarra, fonetikoki bizkaitarra eta lexikoki Euskal Herri osokoa, 1989) blog honetako kide prestuak irabazi du aurtengo Igartza Saria, “Mamuak” izeneko eleberri-proiektuarekin. Pozez zoratzen jaso zuen Danelek berria eta bigarren eskuko azoka horietako batean boneta erostera joan zen segituan, idazleen cogollicoan errazago integratzeko. Pare bat aste dira Berlinetik iritsi zela eta, beraz, […]