(Argazkia: euskonews atarikoa, Aramaioko familia bat 1865ean). (Oharra: hark esan omen zuen “ez dut astirik izan laburragoa egiteko” eta ni ere antzera ibili nintzen atzo, daneleegi ustezko objektibotasun disimulatuz makillatzeko testua, daneleegi eta asti gutxiegirekin nenbilen atzo danelekadei tekletatik urrun eusteko, hortaz, kronika erabat apetatsua dugu gaurkoa, esaldi luze eta parpailadunekin, neuk ere dut-eta hitz […]
(Ilustrazioa: Roland Topor) EZ da astea EZkor hasiarazi nahi dizuegulako, eguneroko eginbeharrentzat deserosoa gertatzeaz gain askori umorea zeharo desinflatu dien azken asteotako elur eta euri jasekin bat eginez. EZ da horregatik, baina hala ere egin nahi dugu EZaren aldarrikapen txiki bat. EZ behin eta berriz errepikatuz korrontearen kontra ekiten jardun duenak edo korrontearen korrontetasun zalantzagarria […]
Berriako Hirudia ataleko zazpigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Literatur itzultzaileak itzultzen duela esaten duenean ea zergatik ez duen idazten galdetzen diote. Hori, eta zenbat hizkuntza dakizkien. Lehenengo galdera horretan bi aurresuposizio argi daude: «zergatik ez idatzi» galdetzean itzulpena bestelako jarduna dela esaten diote; «zergatik ez» […]
Titulurik luzeena zen aurtengo Literatur Eskolako afixan: Katalina Eleizegi eta Katalina Erauso. Genero eta nazio identitateak euskal antzerki modernoan. Hala etorri zen Amaia Alvarez Uria Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxera, pasa den larunbatean, azken urtetan landutako tesi anbiziotsua aurkeztera. Eleizegi (1889-1963) antzerki idazlea izan zen eta Erauso (1585-1650), berriz, erdi moja soldadua; biak sortzez donostiarrak […]
Otsailarekin batera dakarkizuegu autore ezagun bat, tamalez apur bat ezkutuan geratu dena bere bizitzaren eta harremanen itzalpean. Autoreak plazara honetan saiatzen gara kanpoko autore bat ezagutarazten, normalean bere idatziren bat euskaratuz. Oraingoan, ordea, idazle honen bizitza dakarkizuegu, bideo batekin batera; ikus-entzunezkoan autorea bera mintzo zaigu, eta beste autore ez hain ezagun horietako batzuk aurkezten dizkigu, […]
(Argazkia: Mark Kerrison) Dudarik gabe, Rafeef Ziadah poeta eta ekintzaile palestinarrak badaki mailua nola gaurkotu. Duela hiruzpalau urte taulatu batera estreina igo zenetik arrakasta izugarria lortu du eta youtube eta sare sozial ahalguztidun horien bitartez, mundu zabaleko milaka biztanle hunkitu ditu. Tartean gu. Gogoan izango duzuenez orain hilabete gutxi Ziadahren amorru tonuak euskaratu genituen eta […]
Bagenuen gogoa elearazin antzerkiari tartetxo bat eskaintzeko. Antzerki testu apropos baten bila gabiltza, euskarara ekartzeko, baina aurretik, teorizazio apur bat egin nahi izan dugu. Horretarako, Julia Marin Arteagarengana (Lasarte-Oria, 1959) jo dugu, bera baita gaur egun antzerki itzulpenaren inguruan gehien hausnartzen eta jarduten duena. Hogei urte inguru daramatza Idazkuntza teknikak irakasten, Itzulidatz lan-taldearekin. Hamar urte pasatxo […]
Berriako Hirudia ataleko seigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Nehork ez du zalantzan jartzen bertsolaritza literaturaren parte dela, ahozko literatura deitzen den horrena. Akademian balio hori ematen dio, besteak beste, Euskaltzaindiko Literatura Terminoen Hiztegiak, eta hala definitzen: «Bertsolaria beharrezkoa da euskal bestetan. Alaitzen ditu biltzarrak, ezteiak […]
(Argazkian Silvia L. Gilen liburuaren azala) 2013ko lehen saio feministarako izenburu luzeko liburua hartu dugu esku artean: Nuevos feminismos. Sentidos comunes en la dispersión. Una historia de trayectorias y rupturas en el Estado español (Traficantes de Sueños, 2011). Silvia L. Gil da autorea, Madrilen eragiten duen ekintzaile feminista, batez ere La Eskalera Karakola kolektiboaren baitan. […]
(Argazkian Tzara eta bere monokuloa, lagun bereizezinak) XXI. mendearen 10eko hamarkadan ondo sartuta gauden honetan laster hasiko dira abangoardia artistiko europarrak euren 100. urteurrena ospatzen eta museoak makro atzera begirakoak antolatzen; dadaismoaren efemeriderako kasu hiru urte besterik ez dira falta. Alde batetik, beraz, harrabotsari aurre hartu nahi izan diogu, eta bestetik aitzakia aproposa iruditu zaigu […]
otsaila 28, 2013
Iruzkinak ezgaituta