Pedro Mardones Lemebel idazle, artista eta militante txiletarra. 50eko hamarkadan jaio zen, Santiagon, langile-familia batean. Irakasle izateko ikasketak egin zituen eta ogibide horretan aritu zen tarte labur batez 70eko hamarkadaren amaieran. Garai bertsuan piztu zitzaion literaturarekiko interesa, eta 1983an lanetik bota zutenean (sexualitate hautua eta itxura zela medio) osoki lotu zitzaion literatur tailerrak antolatzeari eta sorkuntzarekin […]
(Irudia: Kein Mensch ist illegal grafitia Hamburgoko kaleetan, ez dago pertsona ilegalik) Hilabete honetan ikus-entzunezko bat prestatu beharrean, poema bat aukeratu dut zuentzako. Poema gordina, erreala, kaleko poema. Ekainaren 14 gauean ezezagun batek Bremeneko kaleak Din A4 tamainako folio zuriekin bete zituen. Folio hartan ez zegoen irudirik, edo kontzertu baterako deialdirik, edota udaletxearen propagandarik. Word dokumentu […]
Filmeko irudi bat Iruzkingilea: Miren Ibarluzea. Iruzkin hau Ardi txikia beti bildots blogean agertu zen lehen aldiz. Hebraieraren inguruan egindako hiru dokumentaletan azkena da Traduire (Itzultzea). Lehenengoa, D’une langue a l’autre (Hizkuntza batetik bestera) ‘beste hizkuntza’-ren eta hebraieraren arteko tentsioei buruzkoa da; bigarrena, Langue parlée, langue sacrée (Ahozko hizkuntza, hizkuntza sakratua) hizkuntza barruko tenkei buruzkoa […]
(Irudia: Penguin audiobooks) Berriako Hirudia ataleko hogeita zazpigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Duela gutxi kolaborazio bat eskatu zidaten Manex Agirrek eta Gaizka Amondarainek, Hala Bedi irratian gidatzen duten Celosamente gordea saiorako. Euskarazko literatur irratsaio bakarrenetarikoa da, uler bedi bere horretan, hots, ez literaturaz mintzo den […]
Ekainaren 7ko alean Ortzadar kultur gehigarrian argitaratutako kritika. Hainbat herritan arrotz Egunkariko aipamenaren bitartez izan nuen estreina Biribilgune eleberri honen berri, harrigarriki, Gazteluma bekaren eskutik datorren lana izanik aurreikustekoa litzatekeelako aurrez ere propaganda pixka bat gehiago jasoko zuela beste kasu batzuetan horrela izaten delako. Bego horretan. Egunkariko aipamenean jakin nuen intrigazkoa-edo zela eleberria, inkesta bat zuela abiapuntu […]
«Ez dut neure burua ezagutzen. Besteak ezagutzen ditut, ni ezagutzen nautenak» zioen Silvinak. Eta guk ere, nolabait, egin dugu inoiz Silvina ezagutzen zuten batzuen ezagutza, Victoria Ocamporen ahizpa zelako, Adolfo Bioy Casaresen emaztea, eta Italo Calvino, Jorge Luis Borges eta Julio Cortazarren adiskidea. Haien idatzietatik edan ditugu autore horiek guztiak, eta, beraz, nahigabe eta oharkabean […]
Maiatzean teorialariak ipini ostean hizketan, bagatoz berriz itzultzaileei ateratako hitzekin. Miren Ibarluzea (Mungia, 1984) itzultzaile eta ikertzailearekin jardun genuen duela zenbait astetxo, bere ibilibideaz, euskal itzulpengintza-teoriaren egoeraz… Duela hiru hilabete itzultzaileei dei irekia egin genienean, Mirenek eskuzabal erantzun zigun. Laster antzean bere testuak hemen eskegiko ditugunez, kolaboratzaile berri baten aurkezpen gisa har liteke elkarrizketa hau. […]
(Irudia: Roberto Bolañoren Amberes liburuko zati bat) Berriako Hirudia ataleko hogeita seigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Batzuetan uste oker batekin bizi gara eta ez dugu okerra denik jakiten ustea ongi sendotu den arte. Edo ez dugu sekula jakiten. Batzuetan ez dakigu uste oker horren iturria […]
(Irudia: Amiri Baraka) Hilabete honetako kolaborazioak Estatu Batuetan harrapatu nau oporretan, Alabamako errepide amaigabeen eta Mississipi ibaiko rock ‘n roll doinuen artean. Banuen bideo bat erdi prest zuei aurkezteko, baina bertakoekin garagardo bitsetan solasaldi anitz trukatu ostean, aurrez ezagutzen ez nuen pertsonaia handi bat deskubritu dut, Amiri Baraka. Urtarrilean zendu zen 1934an jaiotako poeta eta […]
(Irudia: Cosima Scavolini) 1983an idatzi zuen Jamaica Kincaidek lehen liburua, At the Bottom of the River. Hamar ipuinek osatzen dute autore antiguarraren opera prima, eta Karibeko haurtzaroa, iragan mendeko azken erdian birsortzen du horietan. Tonu poetikoa darabil Kincaidek, ohi duenez, eta geroko liburuetan maiz agertuko zaizkigun gaiak suma ditzakegu honetan ere, hala nola, kolonialismoa, klase […]
ekaina 30, 2014
Iruzkinak ezgaituta