Browsing Tag »akordatzen«

Akordatzen naiz (II)

apirila 17, 2013

Autofikzioa (edo zer den egia eta zer faltsua ezkutatzeko saiakera). Garazi Arrula Ruiz (Tafalla, 1987) Koadrilako lagunei Akordatzen naiz nire lehenengo kubata-tragoez. Hemezortzi urte nituen, epilepsiaren aurkako pilulak hartzeari utzi eta bizpahiru hilabete geroago izanen zen. Akordatzen naiz pinuetako irristaketa-pistan ikasi nuela bi gurpiletako txirrinduaz ibiltzen, eta akordatzen naiz nork irakatsi zidan. Akordatzen naiz aitonaren […]

Akordatzen naiz (I)

apirila 16, 2013

Danele Sarriugarte Mochales (Elgoibar, 1989) Akordatzen naiz Elgoibarrek 90ko hamarkadan Europako HIES tasa altuenetarikoa izan zuela. Akordatzen naiz ez ginela egundo eliza ondoko eskaileretatik jaisten, “drogadituak” bertan zeudelako. Akordatzen naiz sei urte genituenean M-ren aita asko mehetu zela eta gero hil egin zela. Akordatzen naiz Gatzagako aldapaz igande iluntzeetan eta Uribarri-Gamboako ur-azalaren distiraz ostiral eguerdietan, […]