Nazioa, generoa eta antzerkia: bi Katalinak
Titulurik luzeena zen aurtengo Literatur Eskolako afixan: Katalina Eleizegi eta Katalina Erauso. Genero eta nazio identitateak euskal antzerki modernoan. Hala etorri zen Amaia Alvarez Uria Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxera, pasa den larunbatean, azken urtetan landutako tesi anbiziotsua aurkeztera. Eleizegi (1889-1963) antzerki idazlea izan zen eta Erauso (1585-1650), berriz, erdi moja soldadua; biak sortzez donostiarrak […]
otsaila 18, 2013