Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza proiektuaren barruan eta EIZIEk antolatuta, Itzultzailea sukaldean izeneko zenbait saiorekin jarriko da abian Shakespeareren ‘Ametsa’ biziarazten egitasmoa. Kristinaenea parkean 2016ko ekainaren 21ean estreinatuko dute Shakespeareren Uda-gau bateko ametsa antzerki lana (A Midsummer Night’s Dream), eta iragarri dutenez, euskaraz, gaztelaniaz eta ingeles modernoz eginen dira antzezpenak. Itzulpenaz Juan Garzia arduratuko da, […]
Aspalditik gabiltza esaten, antzerkiari tarte gehiago eskaini nahi diogu, baina aitor behar dugu ezagutza mugatuak gure eskaintza eta bilaketa oztopatu egiten duela. Oraingoan, ordea, antzerkigile ezagun batekin egin dugu topo, eta ezin aukerari muzin egin. Parisko erdi mailako aldirietan sortu zen Yasmina Reza, 1959an, familia judu batean. Gurasoak iheslariak zituen, ama hungariarra eta aita iraniarra; […]
Titulurik luzeena zen aurtengo Literatur Eskolako afixan: Katalina Eleizegi eta Katalina Erauso. Genero eta nazio identitateak euskal antzerki modernoan. Hala etorri zen Amaia Alvarez Uria Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxera, pasa den larunbatean, azken urtetan landutako tesi anbiziotsua aurkeztera. Eleizegi (1889-1963) antzerki idazlea izan zen eta Erauso (1585-1650), berriz, erdi moja soldadua; biak sortzez donostiarrak […]
Bagenuen gogoa elearazin antzerkiari tartetxo bat eskaintzeko. Antzerki testu apropos baten bila gabiltza, euskarara ekartzeko, baina aurretik, teorizazio apur bat egin nahi izan dugu. Horretarako, Julia Marin Arteagarengana (Lasarte-Oria, 1959) jo dugu, bera baita gaur egun antzerki itzulpenaren inguruan gehien hausnartzen eta jarduten duena. Hogei urte inguru daramatza Idazkuntza teknikak irakasten, Itzulidatz lan-taldearekin. Hamar urte pasatxo […]
urria 1, 2014