Bizitza osoan opor egun bat bera ere ez duela hartu dio Joyce Carol Oatesek: «ezin izan nituen gurasoak sekula konbentzitu minutu batez atseden hartzeko, eta ni giro horretan hazi naiz». Haren uztari erreparatuta, baieztapena ez zaigu gehiegizkoa iruditzen. Ehun liburutik gora argitaratu ditu, eleberriak, poesia-liburuak, ipuin-bildumak, gidoiak, gazte-literatura eta ez-fikzioa, batzuk ezizenpean (Lauren Kelly eta […]
Aurkezpen gutxi behar du honezkero Eva Forestek gurean; Bartzelonan 1928an jaiotako ekintzaile, idazle eta pentsalaria, lotura estua izan zuen Euskal Herriarekin, eta hain zuzen ere, Hondarribian (Gipuzkoa) bizi izan zen hainbat urtez. Bertan zendu zen, 2007an. Ezin aipatu gabe utzi Alfonso Sastre senarrarekin batera sortu zuen argitaletxea: Hiru. 1991n jarri zuten martxan, eta bertako zein […]
Amaren abizena lehentzat hartu zuen sortzez Cherrie Lawrence Moraga denak. Baina ez hori bakarrik; erroak bereganatu zituen, hizkuntza eta identitatea, azalaren kolorearen ordainetan. Kalifornian sortu zen 1952an, ama mexikarra eta aita estatubatuarra zituen. Txikana da beraz, sortzez, lehenik, eta sinesmen hausnartuaz, gero. Standford unibertsitatean dabil lanean, eta emakume ez zurien bizitzan generoa, sexualitatea eta arraza […]
Irudia: Gertrude Käsebier Zitkala-Ša, Sioux herriko idazle, musikari eta eragile politikoa. 1876an jaio zen, Yankton erreserban, Hego Dakotan, eta 1938an hil, Washingtonen. Ama Dakota herrikoa zuen, eta aita, aldiz, europar jatorrikoa. Ama-izebek hezi zuten haurra, aitak etxetik alde egin baitzuen. Zortzi urte arte bizi izan zen erreserban, garai horretan jazo zen-eta bizitza errotik aldatuko zion […]
(Irudia hemendik hartu dugu.) Duela zazpi urte hil zen, 90 zituela. Bere eserleku gogokoenean aurkitu zuten, liburu ireki bat magalean. Debrecen sortu zen, Hungariako ipar-ekialdean, 1917an, eta hungariar elite intelektualean hezi zen. Aitak latina irakatsi zion eskolara joan aurretik ere. Hungariar eta latin irakasle aritu zen. Bigarren mundu gerra eta gero hezkuntza ministerioan lan egin […]
Itzultzailea eta sarreraren egilea: Garazi Ugalde Kate Chopin (1850-1904) Missourin jaio zen, Ameriketako Estatu Batuetan, Saint Louis hiriko familia aristokratiko batean. Etorkinen ondorengoa zen: Thomas O’Flaherty aita jatorri irlandarreko negozio-gizon arrakastatsua zen eta Eliza Faris O’Flaherty ama, berriz, Missourin jaioa izan arren, frantziar kreoleen alaba. Kultura ingelesa eta frantsesa jaso zituen etxean txikitatik Katek, eta […]
Zergatik? Hilabeterako adina mami eman zigun aurreko ostegun-ostiralean, transfeminismoa, kultur-aniztasuna eta estatugintza uztartzen saiatu ginen batzuk Baionan, hiru hitz potolo horiek izenburu zituen UEUko ikastaro batean. Baneraman boladatxo bat horrelako kontu serioez hain modu intentsoan hausnartu gabe, ohitura onak apur bat galduta eta sasoiz ere halamoduz. Esan eta batez ere entzundakoak datozkit orain etengabe, nolabaiteko bestondo politiko-poetikoan, asteburuan […]
«Ez dut neure burua ezagutzen. Besteak ezagutzen ditut, ni ezagutzen nautenak» zioen Silvinak. Eta guk ere, nolabait, egin dugu inoiz Silvina ezagutzen zuten batzuen ezagutza, Victoria Ocamporen ahizpa zelako, Adolfo Bioy Casaresen emaztea, eta Italo Calvino, Jorge Luis Borges eta Julio Cortazarren adiskidea. Haien idatzietatik edan ditugu autore horiek guztiak, eta, beraz, nahigabe eta oharkabean […]
Alejandra Pizarnik (Buenos Aires, Argentina, 1936-1972). Poeta. Biografia: Europatik ihes egin zuen familia judutar baten alaba, Buenos Aireseko Avellaneda auzoan jaio eta bertan zendu zen. Hezkuntza nahiko liberala jaso zuen, familiak ez baitzuen diru-arazo larririk eta aita ideia liberalen jarraitzailea baitzen; hala ere, haurtzaroa garai zaila izan zen Pizarnikentzat, konplexuz betetako umea zen, besteak beste, […]
Ingelesezko idazketa modernistaren garapenean idazle garrantzitsua izan zen Djuna Barnes estatubatuarra (1892-1982). Emakume matxinoa izan zen, esperientzia berrien zalea, eta moral burgesa iraultzeko eta konbentzio artistikoak hankaz gora jartzeko beti prest zegoen. Aitaren ama, Zadel Turner Barnes, idazle, kazetari eta emakumeen burujabetzaren aldeko aktibista izan zen, eta eragin handia izan zuen Djuna Barnes neskatxarentzat; txikitan, […]
martxoa 3, 2015