Krisian ere, harribitxiak
Ate joka dugu argitaletxeentzako urteko datarik garrantzitsuena den hori, eta uste dugu aurtengoa erabakigarria ere izanen dela krisiak kolpekatutako argitaletxe eta egitasmo apalentzat. Guk, elearazin, ez dugu aunitz berezirik eginen 47. Durangoko Azokaren harira, baina ezin bazter utzi. Ez dugu aireratzen den oro-da-eder-guztiok-gara-lagun giroa salatuko, ezta ebentoaren aldeak arakatuko ere, milaka hitz entzun baititugu dagoeneko […]
azaroa 19, 2012