Orriotan daude «munduak bere baitan dituen mundu ugariak; pentsalariak eta sentilariak; jakingurak, galde egiteagatik zigortuta, eta menderakaitzak eta galtzaileak eta ero polittak, lurraren gatza eta piperra izan eta badirenak». Preso batek baino gehiagok jotzen du hitz artera, kartzela barruko zein kanpoko komunikazio asko eta asko idatziz izaten baita, gutun bidez. Batzuek ale ederrak […]
Hau da Hugo Chavezi egiten diogun omenaldi xumea. Eduardo Galeanok 2004an, Italian, eman zuen hitzaldi baten pasarte bat ekarri nahi izan dugu hona, hain zuzen, Venezuelari eta komunikabideen manipulazioari buruz mintzo dena (inork gaztelaniazko hitzaldia ikusi nahi badu, youtuben du entzungai). Hitz egiatiak dira, bihotzetik ateratakoak, zintzoak eta aldarrikatzaileak. Bat egiten dugu hitz horiekin, bat […]
Garazi Arantzetari Berriki izan dugu Eduardo Galeano erraldoia Euskal Herrian, argitaratutako azken liburuaren karietara derrigorrezko aurkezpenak egiteko (bisitaren inguruko artikulua Berrian). Aspaldion apur bat abandonatuta daukadan arren bizikien maite dudan autoreetako bat da Galeano, koinatuaren apalategiaren bitartez Las venas abiertas de América Latina (Siglo XXI, 2010) irakurri nionetik, hain zuzen. Ikustera joan ez banintzaion ere, […]
abendua 15, 2014