(Irudia: Katsushika Hokusai) Izenburu ezin iradokitzaileagoa jarri zion Eider Rodriguezek larunbatean Pausuko Xaia ostatuan emandako eskolari. 35 lagun inguru bildu ginen, eta iritsi bezain pronto bete zuen Rodriguezek liburuz egur trinkozko mahai oso bat. Joseba Sarrionandiaren 1981-2001 bitarteko lanen irakurketa proposamen bat eskaini zuen oreretarrak, berriki defendatutako tesian oinarrituta. Azaldu zuenez, Sarrionandiaren obran itsas irudien […]
Urte bat bete du elearazi atariak. Hori dela eta, aste ezohikoa prestatu dugu, egunero jarriko baitugu post bat; hori bai, asteburuan jai, elearaziko kideek ere lana ez den bestelako ospakizun moduak ezagutzen baitituzte. 2012ko martxoaren 11n ekin genion zorakeria honi, eta, bitxia bada ere, zorakeria elikatzen segitu nahi dugu. Gaizki eginikoetatik ikasi eta ongi eginikoei […]
Edo, literatura ala konpromisoa? Izan ere, kanonarentzat uztartu ezinak bide dira bi hitz lodikote horiek, eta obraren kalitatea mantenduko bada, gela diferentetan lo egin beharko dute. Orain aste batzuk, alabaina, literatura eta politika bateratu daitezkeela, are bateratu beharko liratekeela uste duten bi autorek gaiaren inguruan egindako hausnarketez gozatzeko parada izan genuen Getariko turismo bulegora hurbildu […]
otsaila 24, 2014